Arabako Batzar Nagusiek Memoriaren Eguna ospatzen dute

Arabako Batzar Nagusiek Memoriaren Eguna ospatzen dute

Plazo de alegaciones
2020 aza. 10

Arabako Batzar Nagusiek bat egin dute gaur Memoriaren Egunaren ospakizunarekin. Oroitzapen-egun hori 2010ean urtero ospatzea erabaki zuten Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, hiru Batzar Nagusiek eta Eudelek, biktimen memoria bakearen etorkizunaren erreferente bihurtzeko asmoz.

2020. urte honetan ere data horrek ezartzen dituen inguruabarrak kontuan hartuta, Arabako legegileak lore zurien zentro bat jarri du erakundearen egoitzan, Fernando Buesa, 2000. urtean Etak eraildako Batzar Nagusi hauetan prokuradorea zenaren omenez, biktima guztiak oroitzeko eta omentzeko.