Arabako Batzar Nagusiak 'Poetak maiatzean' jaialdiarekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiak 'Poetak maiatzean' jaialdiarekin
Gabriel Arestik 1963an idatzitako 'Nire aitaren etxea' lanaren bertso batzuen bidez, poesia Arabako legebiltzarraren egoitzaren fatxada nagusian kokatzen da hilabete honetan. Horrela, Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute 'Poetas en Mayo/Poetak Maiatzean' nazioarteko 9. poesia jaialdiarekin, Gasteizen eta Lurralde Historiko osoan egiten denarekin.
Jaialdiaren bederatzigarren edizio honek presentzialtasunera itzuli nahi du, ekitaldiak seguruak izan daitezen eskatzen diren baldintza guztiak mantenduz, eta, beste behin ere, ilusiozko lotura sortuz Gasteiz eta Arabako gizarte-sarean.
Aurreikusitako programazioak (ia ehun bat ekintza poetiko gizarte-balioak, emakume poetaren ikusgarritasuna, poesia gazteriara eta eskoletara, Zaballako espetxera eta Arabako herrietara eramateko apustua, ardatz egituratzaile gisa) 'Poetas en Mayo/Poetak Maiatzean' jaialdi inklusiboa egiten du, eta, gainera, euskara ekintza guztietan agertarazten du.