Ateak irekitzeko egun berri bat, datorren ekainaren 3an, larunbata

Ateak irekitzeko egun berri bat, datorren ekainaren 3an, larunbata

Ate irekiak
2023 mai. 22

Gasteizko Prado kaleko egoitzara egingo diren bisitak gidatuak izango dira eta parte hartzeko aldez aurretik edo egunean bertan eman beharko da izena

Arabako Batzar Nagusiek ate irekien jardunaldi berri bat antolatu dute ekainaren 3rako, larunbata, beren egoitzan. Arabako legegileak bisita gidatuen sistema berri baten bidez irekiko ditu ateak, eta parte-hartzaileek erakundearen eta egoitzaren historia edo bertan egiten den lana ezagutu ahal izango dute. Aldez aurretik izena eman beharko da 945125104 telefonoan edota esteka honetan, baina egunean bertan ere eman ahal izango da izena, leku libreak geratuz gero.

Arabako Parlamentuaren egoitza Prado eta Vicente Goikoetxea kaleek bat egiten duten tokian dago, eta Gasteizko eta Arabako herritarrek bere ate granateengatik ezagutzen dute. Gaur egun historia gehien duten erakundeetako bat ezagutu nahi dutenei harrera egiteko irekiko da. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara bitartean, Gasteizko toki horretara hurbiltzen diren pertsonak erakunde baten egunerokoan barneratu ahal izango dira. Batzuetan ezezaguna da erakunde hori, baina arabarren eguneroko bizitzan funtsezkoak diren gaiak eztabaidatu eta erabakitzen dira han, Arabako Lurralde Historikoko aurrekontuak, Errepide Plana edo Gizarte Ongizateko politikak, besteak beste.

Gainera, ohikoa den bezala, goizean Maria Inmaculada Katedralaren plazan, egoitzaren ondoan, hainbat stand egongo dira, eta, horietan, Lurralde Historikoko kuadrillek beren eskaintza turistikoa, kulturala edo gastronomikoa erakutsiko dute, gune hori Araban zehar ibilbide oso bat bihurtzeko asmoz. Goiz hori osoan zehar, halaber, Gasteizko erraldoien konpartsak dantza eta kalejiren erakustaldiarekin lagunduko du ospakizuna.

Egoitza

Arabako Batzar Nagusien administrazio-egoitza Prado kaleko 32. eta 34. zenbakietan dago. Bi etxebizitza horiek Pedro Ortiz de Zarate eta Urcelayren jabetzakoak ziren jatorriz, eta 2003an eta 1987an egokitu ziren gaur egun erabiltzeko, hurrenez hurren. Martin Saracibar arkitektoak eraiki zituen 1868 eta 1881ean (besteak beste, Probintziako Etxe-Jauregiko eta Gasteizko kartzelako eta lan asko egin zituen), eta biak arkitekturaren aldetik lotuta daude gaur egun, eraikin bakar bat osatuz.