Arabako Batzar Nagusiek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Plana onartu dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Plana onartu dute
Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2022-2025) onartu du. Tresna horren bidez, bide horren aldeko apustuari eutsi nahi zaio, Arabako Legebiltzarrean zeharkako balio gisa, gero eta erakunde berdinzaleagoa lortuz. Ekimenak, alde batetik, erantzuna ematen dio administrazio publikoek berdintasuna bultzatzeko politika espezifikoak txertatu behar dituztela dioen lege-eskakizunari, eta, bestetik, Foru Ganbara gidatu nahi du benetako berdintasun eraginkorra lortzeko, eremu guztietan aukera- eta tratu-berdintasuna sustatuz.
Plan horrek zenbait neurri zehatz jasotzen ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko, kanpora bideratutako jarduerari dagokionez, bai eta erakundearen barne-funtzionamenduari dagokionez ere. Neurri horiek Arabako Batzar Nagusietako politikariek eta langileek adostu dituzte, Berdintasunerako Lantaldean bilduta. Talde hori ordezkaritza politikoa duten bost batzarkide-taldeetako kideek eta erakundeko langileriak osatzen dute.
Arabako Batzar Nagusietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak jasotzen dituen lau arlo edo ardatzen inguruan antolatzen da: erakundearen gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomiaren eta gizarte-antolaketaren eraldaketa eskubideak bermatzeko, eta emakumeen aurkako indarkeriarik eta bestelako indarkeria matxistarik gabeko bizitzak. Hala, jasotzen dituen hogei ekintzen helburuak dira berdintasunerako konpromiso politikoa eta gaikuntza indartzea, demokrazia parte-hartzailea bultzatzea, emakumeen ahalduntze pertsonala, soziala eta politikoa babestea, gizarte-antolaketa hobetzea erantzunkidetasuna errazteko, eta emakumeen aurkako indarkeria-kasuen aurrean sentsibilizazioa, prebentzioa, detekzioa eta arreta ematea.
Proiektu hori lantzeak, gainera, erakundean egoeraren diagnostikoa egitea ekarri du berekin, eta erakundeak baita orain onartzen den esparru ofizialik izan gabe ere berdintasuna lortzeko dagoeneko garatzen ari den konpromisoa nabarmendu du, zenbait arlotan hobetzeko aukera dagoela ere. Diagnostikoaren arabera, adibidez, ez da ikusten segregazio bertikalaren ebidentziarik, eta emakumeen oreka nahikoa dago lanpostu eta maila guztietan.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2022-2025) une honetatik aurrera jarriko da abian, Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak onartu ondoren. Plana betetzen dela zaintzeko, Arabako Legebiltzarrean Berdintasunerako Lantaldea izango da, eta bertan, alderdi politiko guztietako ordezkariez gain, erakundeko langileak ere egongo dira. Indarraldiaren amaieran, 2025ean, abian jarritako ekintzen ebaluazio jarraituaren bidez, haren amaierako ebaluazioak aukera emango du aldi horretan egindakoaren, emaitzen eta inpaktuaren ikuspegi orokorra lortzeko, eta hurrengo programazioei aurre egiteko jarraibideak zehaztuko ditu, gauzatu ezin izan diren jarduketak jasoz, behar izanez gero berriro egokituz eta adostutako helburuak betetzeko jarduera berriak programatuz.