Arabako Batzar Nagusiek Araski babestuko dute Erreginaren Kopako titulua lortzeko bidean

Arabako Batzar Nagusiek Araski babestuko dute Erreginaren Kopako titulua lortzeko bidean

Araskiren banderak fatxadan
2023 mar. 30

Arabako parlamentuak Araskiren alde egingo du datozen egunetan Erreginaren Kopako titulua eskuratzeko bidean. Hurrengo partidetan aurre egin beharreko erronkaren aurrean emakumeen saskibaloian Lurralde Historikoko lehen taldeari arnasa emateko asmoz, Arabako Batzar Nagusiek Gasteizko Prado kaleko egoitzako fatxada nagusia apaindu da dagoeneko, taldeko banderekin. Halaber, gauez, Gasteizko klubaren kolore berdearekin argiztatuko da.

Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.