Arabako Batzar Nagusiek Alaves babestuko dute denboraldiaren amaieran - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek Alaves babestuko dute denboraldiaren amaieran

2021 api. 21
Arabako Parlamentuak bat egin du egunotan Deportivo Alavesen aldeko kanpainarekin, denboraldiaren amaierari begira. Hurrengo partidetan aurre egin beharreko erronkaren aurrean Lurralde Historikoko lehen taldeari arnasa emateko asmoz, klubak berak leihoak eta balkoiak kolore urdin eta zuriz apaintzeko ekimena jarri du abian. Ekintza horrekin bat egiteko, Arabako Batzar Nagusiek 'Estuve y estoy – Inoiz baino gehiago' leloa duten banderak jarri dituzte Gasteizko Prado kaleko egoitzaren fatxadan, eta, gauetan, txuriurdinez argituko da partida egunetan.