null Arabako Batzar Nagusiek bat egin dute Iktusaren Munduko Egunaren ospakizunarekin

Arabako Batzar Nagusiek bat egin dute Iktusaren Munduko Egunaren ospakizunarekin

Fatxada laranjaz argiztatuta
2022 urr. 28

Urriaren 29an, Osasunaren Munduko Erakundeak Iktusaren Munduko Eguna ezarri zuen. Gaixotasun hori heriotza-kausa nagusietako bat da, bai eta helduengan hartutako desgaitasunaren lehen kausa eta dementziaren bigarren kausa ere. Iktus batek eragiten duen kalte zerebrala nahasmendu horrek irauten duen denboraren eta eragindako eremuaren araberakoa da. Beraz, ospitalera lehenbailehen joateko sintomak identifikatzen jakitea lagungarria izan daiteke gaixotasun horren pronostikoa nabarmen hobetzeko.

Horrela, Arabako Batzar Nagusiek, egoera horien aurrean premiaz jokatu beharraz herritarrak kontzientziatzeko beharraz jabetuta, efemeride horieki bat egingo dute egoitzaren fatxada nagusia laranja kolorez egun hauetan argiztatuz (kolore horrekin identifikatzen da kausa hori).

Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.