null Arabako Batzar Nagusiek bat egiten dute Deportivo Alavesen mendeurrenaren ospakizunarekin

Arabako Batzar Nagusiek bat egiten dute Deportivo Alavesen mendeurrenaren ospakizunarekin

Egoitza txuri-urdinez argiztatuta
2021 urt. 18

Datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, Deportivo Alavesek bere 100. urtebetetzea ospatuko du eta Lurralde Historikoko parlamentuak bat egin nahi du efemeride horrekin, klubaren koloreekin bere egoitza argiztatuz. Horrela, aste honetan zehar, Prado kaleko eraikinaren fatxada nagusiko balkoiak apainduta egongo dira eta horrek zuri-urdin koloreko argia izango du, mendeurrena ospatzeko egingo diren ekintzekin bat etorriz.