null Arabako Batzar Nagusiek Memoriaren Eguna gogoratu dute

Arabako Batzar Nagusiek Memoriaren Eguna gogoratu dute

Memoriaren Eguna
2021 aza. 10

Arabako Batzar Nagusiek, Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna gogoratzeko deitutako ekitaldi instituzionalera joatea ezinezkoa zela ikusita, osoko bilkura egin behar zuten gaur goizean, modu sinbolikoan bat egin nahi izan dute efemeride honekin. Hala, saioaren hasieran, Pedro Elosegi presidenteak honako lerro hauek irakurri ditu:

Gaur, azaroak 10, ezin genuen osoko bilkura hau hasi Memoriaren Eguna aipatu gabe. Egun hori 2010ean ezarri zenean, Batzar Nagusiek aktiboki parte hartu zuten, eta une horretatik aurrera, Euskadiko terrorismoaren biktimen omenaldien artean adierazgarriena izan da.

Oroimen horrekin, euskal erakundeok konpromisoa hartu genuen terrorismoaren biktima guztien oroitzapena salbuespenik gabe defendatzeko, biktima horien oinarrizko eskubide gisa eta gizarte osoaren zerbitzura dagoen baliabide moral gisa. Urrats garrantzitsua izan zen biktimen mina aitortzeko eta erreparatzeko -hala ezartzen zuen, gainera, Eusko Legebiltzarrak onartutako Legeak-, terrorismoak kaltetutakoen memoria ere errespetuan, askatasunean eta erantzukizunean oinarritutako bizikidetza-garai berri baten nortasun-ikur bihurtuko baitzuen.

Aurten, 2021. urtean, egun garrantzitsu honetako ekitaldi nagusia bi ordu eskasetan egingo da Donostian, eta, nahiz eta legebiltzar honek ezin duen bertan parte hartu, orain hasten ari garen osoko bilkuraren bidez gauzatu behar dugun arauemaile-erantzukizuna dela eta, bat egin nahi dugu bakearen alde aurkeztu ziren pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak ematearekin.

'Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko!

A todas las personas que os comprometisteis con la paz, ¬°gracias!'

Era berean, egutegian data hori ezarri zenetik urtero egiten den bezala, Arabako Batzar Nagusiek lore-zentro bat utzi dute Arabako legegilearen egoitzaren kanpoaldean jarritako eskulturaren ondoan, Fernando Buesaren oroimenez, 2000. urtean ETAk hildako Batzar Nagusietako prokuradorea, biktima guztien oroigarri eta omenaldi gisa.