null Arabako Batzar Nagusiak euskararen alde

Arabako Batzar Nagusiak euskararen alde

Pedro Elosegi presidenteak lekukoa eramaten du
2022 api. 04

Arabako Foru Ganberako batzarkideen eta langileen ordezkaritza batek bat egin zuen Korrikarekin ostiralean, Gasteizen. Une hartan Arabako hiriburuaren gainean erortzen ari zen elurrari aurre eginez, taldeak 299. kilometroa egin zuen Lakua auzoan euskararen alde.

Arabako legegileak etenik gabe parte hartu du azken bost edizioetan euskararen aldeko bi urteko hitzordu honetan.