null Arabako Batzar Nagusiek Baskonia babestuko dute ACB ligako titulua lortzeko bidean

Arabako Batzar Nagusiek Baskonia babestuko dute ACB ligako titulua lortzeko bidean

Baskoniarentzako babesa
2022 eka. 02

Arabako parlamentuak Baskoniaren alde egingo du datozen asteetan saskibaloiko ACB ligako titulua eskuratzeko play-offetako azken kanporaketetan. Hurrengo partidetan aurre egin beharreko erronkaren aurrean kirol horretan Lurralde Historikoko lehen taldeari arnasa emateko asmoz, Arabako Batzar Nagusiek Gasteizko Prado kaleko egoitzako fatxada nagusia apaindu dute dagoeneko, taldeko banderekin. Halaber, gauez, Baskoniako klubaren koloreekin argiztatuko da.