Batzar Nagusiek erremolatxa-sektorearen aldeko mozioa onartu dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek erremolatxa-sektorearen aldeko mozioa onartu dute
Arabako Batzar Nagusiek aste honetan egingo dituzten bi osoko bilkuretatik lehena egin dute gaur goizean. Hasteko, klima-aldaketari, trantsizio energetikoari eta karbono-ekonomia neutroari buruzko foru-arauaren proposamena aintzakotzat hartzea eraman da osoko bilkurara, Borja Monje Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradorearen hitzetan. Talde proposatzailearen eta EH Bildu batzarkide taldearen aldeko botoekin eta EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aurkako botoekin ez da aintzat hartu. Ondoren, hiru mozio izango dituzte eztabaidagai.
Lehenik eta behin, Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradore Eloy Lz de Forondak argindar tarifa berriek lehen sektorean dituzten ondorioei buruzko eztabaida abiatu du. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aurkako botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, eta horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Osoko bilkuren aretoko airea berritzeko behar den etenaldiaren ondoren, EH Bildu batzarkide taldeko bozeramaile Kike Fz de Pinedok aurkeztutako mozioa aztertu da, Armentia-2 putzuan gasa esploratzeko lizentzia ukatzeko Eusko Jaurlaritzaren errekurtsoari buruzkoa. Proposamena aurkeztu duen taldearen eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aldeko botoekin, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aurkako botoekin eta Arabako Popularren abstentzioarekin baztertu da.
Amaitzeko, batzarkide talde horrek berak, oraingoan Eva Lz de Arroyabe prokuradorearen hitzetan, Arabako erremolatxa-sektorearen aldeko mozioa aurkeztu dio osoko bilkurari. Puntu horretan, batzarkide talde guztiek sinatutako erdibideko zuzenketa aurkeztu da, eta aho batez onartu da.