Txema Elvira Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako buru izango da

Txema Elvira Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako buru izango da

laguardia
2023 urr. 16

 


 

Guardia-Arabako Errioxa Kuadrillako 15 udalerrietako ordezkariek eskualdeko erakundearen lehendakaritza eta lehendakariordetza aukeratu dute. Txema Elvira aukeratu dute Kuadrillako presidente eta Raquel Zabala presidenteorde.



Mañueta, Zieko, Bilar, Kripan, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Nabaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora udalerriek Kuadrillako Batzarra eratu dute datozen 4 urteetarako.


 

Kuadrillaren egoitzan egindako ekitaldian, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterra izan da buru, eta Batzar Nagusietako Mahaiko ordezkariek, bozeramaileek eta batzarkide-taldeetako ordezkariek parte hartu dute.