Legegintza-astea astelehenean hasiko da, Ingurumen eta Hirigintza batzordearen bilerarekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Legegintza-astea astelehenean hasiko da, Ingurumen eta Hirigintza batzordearen bilerarekin
Asteazkenean foru parlamentuak beste osoko bilkura bat egingo du eta ostegunean Gizarte Ongizateko batzordea bilduko da
Ingurumen eta Hirigintza batzordearen bilerak astelehenean irekiko du asteko agenda Arabako parlamentuan. 9:00etatik aurrera, Zuiako eta Urkabustaizko alkateak beren udalerrietan lehorteak eragindako arazoen aurrean hartu beharreko neurriak azaltzeko agertuko dira. Jarraian, Josean Galera arloko foru diputatuak ingurumen-legedia bete ez izanaren aurrean zer jarrera duen ezagutaraziko du, Valderejoko parke naturalean kokatutako estazioaren osasuna eta landaredia babesteko neurtzen diren ozonoaren helburuko balioak gainditzeari dagokionez. Batzordearen aurrean, halaber, Araba Garapen Agentziaren gerente-zuzendaria ere agertuko da Urrunagako bizilagunek Goiaingo industrialdearen inguruan industria-jarduerekin dituzten arazoen berri emateko. Saioari amaiera emateko, ingurumen-kutsaduraren azken arazo horiei buruzko ponentzia bat sortzeari buruzko eztabaida egingo da.
Foru Ganberan ohikoa denez, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzarraren asteroko bileren txanda iritsiko da. Bilera horietan, besteak beste, azaroaren 2an egingo den gobernuaren kontroleko osoko bilkuraren gai-zerrenda erabakiko da.
Aurretik, urriaren 26an, asteazkenean, osoko bilkuren aretoan beste osoko bilkura bat egingo da, eta lau mozio eztabaidatuko dira batzarkide taldeen ekimenez. Lehenengoa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako elikagaien krisiari eta zerealen horniduraren bermeari buruzkoa izango da; bigarrena eta hirugarrena, biak Arabako Popularrak taldearen ekimenez, Zainduz programaren barruan desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako hobekuntzak edo atseden programa berriak ezartzearekin eta Arabako landa eremuan mamografiak egiteko unitate mugikor bat jartzearekin lotuta daude, hurrenez hurren; eta azkena, Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkeztutakoa, Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera berrestea eta hura desegitea eta pixkanaka energia nuklearra uztea ekarriko du.
Ostegunean, hilak 13, Arabako Batzar Nagusietan bilduko da Gizarte Ongizateko batzordea. Bertan, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei buruzko eta ta oporraldian foru egoitzetan zerbitzua estaltzeko sortzen diren arazoak konpontzeko ezar daitezkeen mekanismoei buruzko arloko foru diputatuaren agerraldiak egingo dira. Halaber, Indesa 2010 enpresako zuzendari gerentearekin batera agerraldia egingo du, enpresa-batzordeko sindikatu batzuek diputatu nagusiari bidali dioten dokumentua baloratzeko. Dokumentu horretan, besteak beste, zentro horretako zuzendaritza kargutik kentzea eskatzen zen. Era berean, Genero Indarkeriako Emakume Erresilienteen Kontseilu Nazionaleko ordezkariek ere agerraldia egingo dute batzordean, guraso-alienazioaren sindromea duten Arabako emakumeen egoeraren berri emateko.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.