Egoitza more kolorez argiztatzen da: Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Egoitza more kolorez argiztatzen da: Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Arabako Batzar Nagusien egoitzaren fatxada nagusiak argiztapena estreinatzen du eta more kolorez egiten du aldarrikapen mezu batekin . Izan ere, gaur, azaroak 25, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da.
Hemendik aurrera, Arabako legebiltzarraren egoitza administratiboa osatzen duten bi etxeek Prado kaleko fatxadan dituzten balkoiak argiztatu egingo dira gauetan, argiztapen-sistema berri batekin. Sistema horri esker, gainera, erakundeak egutegiaren data nabarmenekin bat egin ahal izango du bere gama kromatikoaren bidez. Ekintza honen bidez, Gasteizko arkitekturako eraikin nabarmen bati argiztapen egokia eman nahi zaio; izan ere, eraikin horrek ez du inoiz izan, 150 urte bete dituen honetan, eta atzora arte ia oharkabean igarotzen zen herritarren begietara.