null Arabako LGTBI+ pertsonen errealitateari buruzko diagnostikoaren aurkezpenak ireki du legegintza-astea

Arabako LGTBI+ pertsonen errealitateari buruzko diagnostikoaren aurkezpenak ireki du legegintza-astea

Batzordea
2021 eka. 07

Arabako Parlamentuak beste osoko bilkura bat egingo du asteazkenean, eta ostegunean eta ostiralean Lurralde Oreka eta Nekazaritza batzordeak biltzea aurreikusita dago

Ainhoa Campo Berdintasuneko eta Giza Eskubideetako foru zuzendariak, Joseba Martinez de Guereñu Aldarte elkarteko kidearekin batera, Arabako LGTBI+ pertsonen errealitateari buruzko diagnostikoa aurkezteko agerraldia egin du Lehendakaritzaren, Euskararen, Berdintasunaren, Lankidetzaren eta Giza Eskubideen batzordean, eta horrek gaur goizean ireki du Arabako legebiltzarraren asteroko agenda.

Foru Ganberan ohikoa den bezala, bihar Mahaiaren eta Bozeramaileen batzordearen asteroko bileren txanda izango da. Azken horrek bere egitekoen artean izango du ekainaren 16an (asteazkena) egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda adostea, behin asteazken honetan bertan, hilak 9, Probintziako jauregi-etxeak aste honetako osoko bilkura hartuta.

Saio horretan, batzarkide taldeek aurkeztutako lau moziori buruz eztabaidatuko dute prokuradoreek. Hasteko, Arabako Popularrak batzarkide taldeak Barne Ministerioari gidabaimena lortzeko kolapsoa konpontzeko eskatuko dio osoko bilkurari. Jarraian, talde horrek mozio bat aurkeztuko du, txertaketa-kanpaina dela-eta Arabako landa-eremuan osasun-sektoreari babesik ez emateari buruzkoa. Jarraian, EH Bildu batzarkide taldeak Foru Aldundiari eskatu nahi dio CIAM San Prudentzio adinekoen zaintza publikorako gune gisa erabiltzea eta, eztabaidari amaiera emateko, talde horrek berak eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), ekimen bateratu baten bidez, eztabaida irekiko dute Arabako Suhiltzaileak erakunde autonomoan LEP propioa berehala abian jartzeko eskaerari buruz.

Ostegunean, ekainaren 10ean, Lurralde Orekaren batzordea bilduko da Arabako Batzar Nagusien egoitzan, eta horren aurrean arloko foru diputatu Irma Basterra agertuko da, EH Bildu batzarkide taldeak eskatuta, Lurralde Oreka (Aguraingo Garraioa) izeneko partida oraindik zergatik ez den gauzatu azaltzeko.

Astea amaitzeko, ostiralean Nekazaritza batzordera deitzea aurreikusten da.

Batzordeen bilerak eta osoko bilkurak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.