null Martxoaren 3ko Biktimen Elkartearen agerraldiak ireki du aste legegilea Araban

Martxoaren 3ko Biktimen Elkartearen agerraldiak ireki du aste legegilea Araban

Sala de comisiones
2021 mai. 03

Arabako Parlamentuak foru gobernuaren kontroleko osoko bilkura egingo du asteazkenean

Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko ordezkariek Lehendakaritzaren, Euskararen, Berdintasunaren, Lankidetzaren eta Giza Eskubideen batzordean agerraldia egin dute, Memoria Gara plataformari buruzko informazioa emateko eta San Frantzisko Asiskoaren elizaren birmoldaketari buruzko ondorioen liburua emateko, eta hórrela ireki dute gaur goizean Arabako legebiltzarraren asteroko agenda. Jarraian, EH Bildu eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batarkide taldeek aurkeztutako mozio bat eztabaidatu dute batzordekideek, Kolonbiako giza eskubideen egoerari buruzkoa. Puntu honetan, batzarkide talde guztiek sinatutako erdibideko zuzenketa aho batez onartu da.

Foru Ganberan ohikoa den bezala, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen asteroko bileren txanda izango da. Azken horrek, besteak beste, maiatzaren 12an, asteazkenean, egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda adostuko du, maiatzaren 5ean, etzi, Probintziako Jauregi-Etxeak maiatzeko gobernuaren kontrolerako osoko bilkura hartu ostean.

Saioan, batzarkide taldeek bost interpelazio eta beste hainbeste galdera egingo dizkiete foru diputatuei: bost ekimen EH Bildu batzarkide taldearenak izango dira, lau Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztuko ditu eta azkena Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak planteatuko du.

Maiatzaren 6an, ostegunean, Ekonomiaren Garapenaren, Berrikuntzaren eta Erronka demografikoaren batzordea Arabako Batzar Nagusien egoitzan biltzea aurreikusita dago, Honen aurrean, Stop 5G Gasteiz Herri Plataformako ordezkariak agertuko dira Lurraldean 5G teknologia berria ezartzeagatik duten kezkaren berri emateko. Eta, astea amaitzeko, ostiralean, Enplegu, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko eta Foru Administrazioko batzordea deituko da ziur aski.

Batzordeen bilerak eta osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.