null Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna eta Giza Eskubideen batzordeak eta Axpuruko EALZra bisitak irekiko dute aste legegilea

Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna eta Giza Eskubideen batzordeak eta Axpuruko EALZra bisitak irekiko dute aste legegilea

Batzordeen aretoa
2021 uzt. 02

Asteazkenean, gobernuaren kontrolerako saioa izango da osoko bilkura aretoan eta, beste deialdi batzuen artean, ostegunean gaitasun handiko errepideen finantzazio- eta kudeaketa-sistemari buruzko ponentzia bilduko da berriro

Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna eta Giza Eskubideen batzordearen bilerak astelehenean irekiko du Lurralde Historikoaren aste legegilea. 8:30etik aurrera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztutako bi mozio eztabaidatuko dituzte, hurrenez hurren. Lehenengoak Covid-19k eta konfinamendu egoerak emakumeengan eragin dituzten kalteak ikusarazteko neurriak jorratu nahi ditu, eta bigarrenak Ganberaren babesa bilatuko du gaixotasun beraren aurkako txertoetarako sarbide unibertsalean. Ondoren, 11:30etik aurrera, Gizarte Ongizateko batzordeak bisita bat egingo du Axpurun, Donemiliagako udalerrian, kokatu nahi den KAEa hartuko duen eraikinera.

Foru Ganberan ohikoa den bezala, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen asteroko bileren txanda izango da. Azken horrek bere egitekoen artean izango du hilak 14an egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda adostea. Horren aurretik, datorren asteazkenean, hilak 7, Probintziako Jauregi-etxeak uztailari dagokion gobernuaren kontrolerako osoko bilkura hartuko du. Bilkura horretan, batzarkideek sei interpelazio eta zortzi galdera egingo dizkiete foru gobernuko kideei.

Bestalde, ostegunean, Arabako Parlamentuak deialdi bikoitza egingo du. Hasteko, Lurralde Orekaren batzordea bilduko da, Irma Basterra Lurralde Orekaren foru diputatuaren bi agerraldi hartzeko. EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek 2020ko eta 2021eko suhiltzaileen lan-eskaintza publikoen deialdiei buruzko informazioa eguneratzeko eskatu dute, baita plantillaren egonkortasunaren arazoari eman beharreko irtenbidea jakinarazteko ere. Jarraian, eta EH Bildu batzarkide taldeak eskatuta, Gobernu Kontseiluaren 26/2021 Foru dikretoa azalduko du, 20.000 biztanletik beherako Arabako Lurralde Historikoko udalerriei zuzendutako udalerri barruko garraioa finantzatzeko bere sailaren oinarri arautzaile orokorrak onartzeari eta diru-laguntzak norgehiagoka-araubidean emateko deialdiari buruz.

Goizean bertan bilduko da Arabako Batzar Nagusien egoitzan Errepideen Foru Sareko gaitasun handiko errepideen finantzazio- eta kudeaketa-sistemari buruzko ponentzia. Hor Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak egingo du agerraldia.

Eta astea amaitzeko, ostiralean, hilak 18, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren batzordea bilduko dela aurreikusita dago. Batzorde horren aurrean, bigarren diputatu nagusiorde eta arloko foru diputatua, Cristina González, agertuko da. Arabako Popularrak batzarkide taldeak eskatuta egingo du, Arabako elkarte gastronomikoak ixteak eragindako gastuak konpentsatzeko ekintzak egingo diren ala ez jakinarazteko. Saioa amaitzeko, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak SARS-CoV-2 infekzioaren aerosol bidezko transmisioari dagokionez behar diren prebentzio-neurriak eta informazio eguneratua jasotzeko aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da.

Batzordeen bilerak eta osoko bilkurak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.