Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren batzordeak N-240 errepideko lanak bisitatuko ditu astelehenean

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren batzordeak N-240 errepideko lanak bisitatuko ditu astelehenean

Batzordeen aretoa
2021 mai. 14

Organo horretaz gain, astean zehar osoko bilkura eta Nekazaritza batzordea ere bilduko dira Arabako Legebiltzarrean

Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren batzordearen bilerak astelehenean irekiko du aste legegilea Lurralde Historikoaren. 9:00etatik aurrera, Blanca de la Peña foru diputatuak bi aldiz egingo du agerraldia, batetik, Laudio eta Bilbo artean AP-68 autobidetik egiten diren joan-etorriak hobariak emateko asmoa azaltzeko, eta, bestetik, bere departamentuak apirilaren 29an A-2134 eta A-4001 errepideen arteko bidegurutzean gertatutakoaren antzeko istripuak saihesteko hartuko dituen neurrien berri emateko. Deialdia amaitzeko, batzordeko kideak Gorbeialdeko Kuadrillara joango dira, duela gutxi birmoldatutako N-240 errepidearen obrak bisitatzeko.

Ohi bezala, asteartean Mahaiaren eta bozeramaileen batzordearen asteroko bileren txanda izango da. Bilera horietan, besteak beste, maiatzaren 26an egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda onartuko da. Horren aurretik, asteazkenean, hilak 19, beste osoko bilkura bat egingo da Probintzia Jauregian, interpelazioaren ondoriozko lau mozio eztabaidatzeko. Lehenik eta behin, EH Bildu batzarkide taldeak ekimen bat aurkeztuko du Nazioarteko Diru Funtsak zergen inguruan egindako proposamenen inguruan eta, ondoren, Arabako Popularrak batzarkide taldeak mozio bat aurkeztuko du Arabako Abiadura Handiko Trenaren etorrera atzeratzeari buruz. Saioaren bigarren erdian, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak Natura 2000 Sarean sartutako Lurralde Historikoko guneetarako onartutako neurrien dokumentuak eta kudeaketa-planak betetzeari buruzko eztabaida abiatuko du, eta, bilkura amaitzeko, EH Bildu batzarkide taldearen ekimenez, mozio berri bati ekingo zaio, Frankismoaren krimenen aurkako kereila jartzeari dagokionez.

Ostegunean, maiatzak 20, Nekazaritza batzordeak bilera berri bat egingo du. Bileraren gai-zerrendan, lehenik eta behin, Eduardo Aguinaco foru-diputatuaren agerraldia jasotzen da, Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformaren negoziazioaren egungo egoeraren berri eman dezan. Ondoren, Uhandre Amurrioko Baso Biziak plataformako kideak izango dira, foro horretan bertan, eukaliptoa Araban izaten ari den hedapenari eta horrek ingurune naturalean duen mehatxuari buruz hitz egiteko. Arabako legegileraen egoitzako bilera APRORAko (Arabako Errioxako Olibondoa eta Olioa Sustatzeko Elkartea) ordezkarien agerraldiarekin amaituko da, Arabako Errioxako olioaren eta olibondoaren inguruko egoera, proiektuak eta ekimenak ezagutzera emateko. Hori ostean, batzordeko kideak Krispijanara joango dira tratamendu tertziario-planta bisitatzera eta Nekazaritzako foru sailak finantzatu dituen plaka fotovoltaikoen instalazioari buruz, bai eta horien helburuei, abian jartzeko epeei eta kudeaketari buruz ere informazioa jasotzera.

Batzordeen bilerak eta osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.