Aurrekontuen proiektuari aurkeztutako 362 zuzenketa partzialak eztabaidatzen dira - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Aurrekontuen proiektuari aurkeztutako 362 zuzenketa partzialak eztabaidatzen dira
Saioa astelehen, goiz eta arratsaldez. eta astearte goizez luzatuko da
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeko kideek gaur eta bihar eztabaidatzen dituzte batzarkide taldeek 2022rako Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuei buruzko foru-arauaren proiektuari aurkeztutako 362 zuzenketak. Joan den asteazkenean osoko bilkuran Ganberan erregistratutako osoko zuzenketen eztabaida gainditu ostean, proiektua batzordean izapidetzen ari da, osoko bilkurak irizpena onartu aurretik, hala badagokio, datorren ostiralean.
Batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketen zerrenda honako hau da:
Elkar Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldea:
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 162 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 154 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 8 zuzenketa
Arabako Popularrak batzarkide taldea
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 110 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 88 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 22 zuzenketa
EH Bildu batzarkide taldea
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 83 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 67 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 13 zuzenketa
- Gazteriaren Foru Erakundearen aurrekontuari 3 zuzenketa
EAJ-PNV batzarkide taldea
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 7 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 5 zuzenketa
- Testu artikulatuari 2 zuzenketa
Eztabaidatzeko eta bozkatzeko, ordutegi hau ezarri da:
Astelehenean, abenduaren 20an, jardunaldia 9:00etan hasi da diputatu nagusiaren aurrekontuari dagozkion zuzenketen eztabaidarekin. Jarraian, Enplegu, Merkataritza, Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioa (10:40), Lurralde Oreka (11:45), Ekonomiaren Garapena, Berrikuntza eta Erronka demografikoa (12:45) eta Nekazaritza (13:45) sailen kontuak izango dira. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, batzordeak Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko eta Ingurumen eta Hirigintzako (17:30) departamentuen aurrekontuei aurkeztutako zuzenketak aztertuko ditu.
Asteartean ere, bilera 9:00etan hasiko da berriro, eta Kultura eta Kirol, Gizarte Politika (10:15) eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu (12:00) sailetako kontuak aztertuko dira.
Izapidetze-prozesua
Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuei buruzko foru-arauaren proiektua, azaroaren 15ean Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru-diputatu Itziar Gonzalok Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegiri formalki emana, egun horretan bertan hasi zen izapidetzen Legebiltzarrean, Mahaiak kalifikazioa emanda.
Halaber, Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak argi berdea eman zioten foru gobernuko kideen agerraldien lehen hitzorduari, dagozkien partidak azaltzeko. Aurkezpen horien ondoren, epe bat ireki zen proiektua osorik, testu artikulatuan, atal oso batean edo bere programa, kapitulu, artikulu, kontzeptu eta partida eta memorian zuzendu ahal izateko, batzarkide taldeen bitartez.