Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak hogeita zortzi zuzenketa partzial onartu ditu 2022ko aurrekonturako - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak hogeita zortzi zuzenketa partzial onartu ditu 2022ko aurrekonturako
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak hogeita zortzi zuzenketa partzial onartu ditu 2022ko aurrekonturako
Ostegunean, Osoko Bilkurak Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuei buruzko foru araua berretsi beharko du 9:30etan hasiko den saioan
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeko kideek atzo eta gaur artean hogeita zortzi zuzenketa onartu dizkiote Arabako Lurralde Historikoaren 2022rako aurrekontua betearazteko foru-arauaren proiektuari, 1.467.000 euroko balioarekin. Aldaketa horiekin, eguerdian batzordeak 33/2021 foru-araua onartu du, eta arau hori datorren ostegunean berretsi beharko du osoko bilkurak.
Eztabaida eta bozketa foru gobernuko departamentu bakoitza bereiziz egin da. Horrela, batzarkide-talde bakoitzean arlo bakoitzaren ardura duten prokuradoreek zuzenketak eztabaidatu eta, hala badagokio, onartu egin dituzte. Atzo, astelehenean, diputatu nagusiaren sailaren aurrekontuari buruzko ekimenekin hasi zen jardunaldia, Enplegua, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioko, Lurralde Orekako, Garapen Ekonomikoko, Berrikuntzako eta Erronka Demografikoko eta Nekazaritzako departamentuekin jarraitzeko. Arratsaldean, batzordeak Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko eta Ingurumen eta Hirigintza sailetako aurrekontuei aurkeztutako zuzenketak aztertu zituen.
Gaur goizean bertan, berriro ekin zaio bilerari, Kultura eta Kirol, Gizarte Politika eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu sailetako kontuak aztertuta. Sail horietako kideek azkenean, kreditu globala eta aurrekontua betearazteko foru-araua onartu dituzte.
Izapidetze-prozesua
Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatuak azaroaren 15ean Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteari formalki emandako Arabako Lurralde Historikorako 2022ko aurrekontuei buruzko foru arauaren proiektua egun horretan bertan hasi zen Legebiltzarrean izapidetzen, Mahaiak kalifikazioa emanda.
Era berean, foru parlamentuko zuzendaritza organoak eta Bozeramaileen Batzarrak argi berdea eman zioten legegintza-izapideen egutegiari. Egutegi horrek lehen hitzordu gisa izan zituen foru gobernuko kideen agerraldiak, dagozkien partidak azaltzeko. Aurkezpen horien ondoren, epe bat ireki zen proiektua osorik zuzendu ahal izateko, testu artikulatuan, atal oso batean edo programa, kapitulu, artikulu, kontzeptu eta partida eta memorietan, batzarkide taldeen bitartez. Batzordearen bilera honen aurreko azken urrats gisa, joan den asteazkenean, abenduaren 15ean, osoko bilkurak EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatu eta atzera bota zituen.