Deportivo Alavés Gloriosas taldeari omenaldi instituzionala - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Deportivo Alavés Gloriosas taldeari omenaldi instituzionala

2021 mai. 31
Arabako Batzar Nagusiek, Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Deportivo Alavés Gloriosas emakumezkoen futbol taldeari harrera eskaini egin diote gaur arratsaldean Gasteizko Artium Museoan, atzo futbolaren maila gorenera igo ondoren merezitako omenaldia egiteko asmoz. Ekitaldian Pedro Elosegi Arabako Ganberako presidentea eta batzarkide taldeetako bozeramaileak izan dira eta, bertan, presidenteak, Arabako ahaldun nagusiak eta Gasteizko alkateak oroigarri plaka bat banatu dute.