Fernando Buesari omenaldia - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Fernando Buesari omenaldia
2022 ots. 22
Arabako Batzar Nagusiek omenaldi xumea egin diote gaur goizean Fernando Buesa Blanco erakunde honetan bozeramaile sozialista izandakoari, gaur 22 urte Jorge Díez Elorza bizkartzainarekin batera ETAk erailda.
Arabako Parlamentuak lore-eskaintza egin dio bere egoitzaren kanpoaldean ETAk hildako prokuradore bakarraren omenez jarritako eskulturan, eta minutu bateko isilunea egin du. Ekitaldian izan dira, Arabako legebiltzarreko presidenteaz gain, Mahaiko kideak, ordezkaritza duten bost batzarkide taldeetako bozeramaileak eta lehen diputatuorde nagusia, Bozeramaileen Batzordean foru gobernuaren ordezkari dena.