Geu elkartea - www.jjggalava.eus
Albisteak
Geu elkartea
2022 ots. 24
Gaur arratsaldean Gasteizko GEU elkarteko talde alai baten bisita izan dugu. Kolektibo honen helburua da euskararen erabilera sustatzea eta komunitate euskaldun eta euskaltzalea indartzea Arabako hiriburuan, eta gaur ere erakutsi dute interes handia dutela erakundearekiko, historiarekiko, egoitzarekiko edo bertan egiten den lanarekiko.