Félix Ormazábal prokuradore eta diputatu nagusi ohia hil da

Félix Ormazábal prokuradore eta diputatu nagusi ohia hil da

Felix Ormazabal
2022 urt. 15

Gaur goizean hil da Félix Ormazábal Askasibar jauna, Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko prokuradorea eta Arabako ahaldun nagusia izan zena. Batzar Nagusietako kide izan zen bostgarren eta seigarren legegintzaldietan, eta 1991ko uztailaren 13an Arabako ahaldun nagusi izendatu zuten. Foru gobernuaren buruan 1999 urtera arte izan zen eta, jarraian, bere batzarkide taldearen bozeramailea ere izan zen.

Arabako Batzar Nagusiok biziki sentitzen dugu haren galera, eta haien familia eta lagunekin bat egiten dugu une honetan. Banderak haga erdian daude Arabako legegilearen egoitzan.

Goian bego