null UPV-EHUko Hezkuntza eta Kirol Falkultatea

UPV-EHUko Hezkuntza eta Kirol Falkultatea

Bisita
2021 api. 26

Gaur arratsaldean, EHUko Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasle talde baten bisita izan dugu. Irakasleekin elkarlanean antolatutako lehen saioan, Europako legebiltzar zaharrenetako baten historian, funtzioetan eta garrantzian, hau da, Arabako Batzar Nagusiak, sakondu ahal izan dugu.

Gainera, bisitaren bigarren erdian, Ituna Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko Mikel Erkorekaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan dugu, eta gure egungo sistema ekonomikoaren jatorria eta arrazoibidea azaldu ditu xehetasunez.

Jarduera honek bigarren saio bat izango du datorren astean, eta Joseba Arregi irakasleak gidatutako etorkizuneko irakasleen prestakuntza-proiektuaren barruan kokatzen da, datozen urteetan belaunaldi berriak prestatu beharko dituztenei euskal erakunde-sistema gerturatzeko.