Euskaraldia 2020 - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Euskaraldia 2020
Arabako Batzar Nagusiek Euskaraldiari babesa eman diote gaur eguerdian, Bozeramaileen Batzordearen bileraren ostean, abenduaren 4ra arte euskara sustatzeko egiten ari diren kanpainari dagokionez. Mahaikideek eta batzarkide taldeetako bozeramaileek bat egin dute, erakundean bertan ez ezik, kalean ere euskararen erabilera bultzatzeko.
'Ahobizi' edo 'Belarriprest' moduan, Arabako Batzar Nagusiek herritarrak animatu nahi dituzte euskaraz bizitzera eta hizkuntza ohiturak aldatzera, gure inguruan euskara normalizatuz. Horretarako, Arabako legebiltzarrak, lehen edizioan parte hartu zuen bezala, ekimen honetan parte hartzea sustatu du eta QR kodea duten kartelak jarri dira, nahi duen edonork Euskaraldian izena eman ahal izateko. Gainera, erakundearen egoitzaren aurrealdeak Euskaraldiaren ospakizuna gogoratuko du hilaren 4ra arte. Ospakizun horren helburu nagusia euskara ulertzen duten hiztunen artean euskararen erabilera areagotzea da, eta hori gizarteko gune guztietara zabaltzea.
Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, eta gizarteko eremu guztietara zabaltzen da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzea da.
ARABAKO BATZAR NAGUSIETAN, EUSKARA
- GEHIAGO,
- GEHIAGOREKIN
- GEHIAGOTAN