Gaur goizean Mahaia bildu da aurkeztutako gaiak izapidetzeko

Gaur goizean Mahaia bildu da aurkeztutako gaiak izapidetzeko

Mahaikideen bilera
2021 eka. 08

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Tokiko entitateek tasa berri bat sortzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, 50/2020 Mozioaren bigarren atalari buruz, zeinean Foru Aldundiari eskatzen baitzitzaion laguntza eman ziezaiela, hala nahi duten tokiko entitateei, azterketa ekonomiko bat egiteko eta hainbat instalaziok tokiko jabari publikoa aprobetxatzeagatiko tasa bat arautzeko eta martxan jartzeko ordenantza bat egiteko.

Aldirietako trena Euskadi Next-en sartzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo ) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako aldierietako tren-zerbitzuak Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren europar funtsetatik egin beharreko inbertsioetan sartzeko.

N-124 errepidearen seinaleztapena berrikustea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo ) Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, premiaz berrikusi daitezen desdoblatu gabe dagoen N-124 errepidearen jarraibideak eta bide-seinalizazioa, bai eta 2022ko aurrekontuan jasotzeko egiteke dagoen desdoblamenduaren lanak. Eskatzen da presako prozeduraz izapidetzeko.

Tubacex enpresaren egoera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Tubacex enpresaren egoerari buruz.

Covid-19k eta konfinamenduak emakumeengan eragindako kalteak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, COVID-19ak eta konfinamendu egoerak emakumeongan eragin dituen kalteak ikusarazteko neurriei buruz.

Matrikulazio zerga.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Matrikulazio Zergaren igoeraren zenbatekoa itzultzeko.

AGERRALDIAK

Bus Lautadako.- Bus Lautada plataformako ordezkariek agerraldi a esgiteko eskatu dute, informazio-bilkuran, eskualde horrek Vitoria-Gasteizera joateko duen autobus-eskari urria azaltzeko.

Trespondeko zubiaren mantentze-lanak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Trespondeko Administrazio Batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu du, Kultura eta Kirol Batzordean, Trespondeko zubian oinezkoen segurtasuna bermatzeko egin beharreko mantentze lanen inguruan dagoen ardura ezak eragindako egoera azaldu dezaten.

Caser Alto del Prado egoitzako greba-batzordea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Caser Alto del Prado egoitzako greba-batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu dute, Gizarte Ongizate Batzordean, bizi duten egoera azaldu dezaten.

Energia berriztagarriko enpresen ezarpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak AKEko lehendakariaren eta UAGAko lehendakariaren agerraldia eskatu du Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, herrien energia berriztagarriak ekoizten dituzten enpresa multinazionalen etorreraren eta aurreikusten diren arazoen aurrean duten iritzia azaltzeko.

Alde horretatik, batzarkide-taldeak berak UAGAko lehendakariaren eta kide baten agerraldia eskatu du Nekazaritza Batzordean, jakinarazi dezan zein egoeratan dagoen landa- eta baserri-ingurua instalazio fotovoltaikoen ezarpenaren, erregulazioaren eta landa-ingurunean duten eraginaren aurrean.

GALDERAK

Garoñako zentral nuklearraren eraispenaren jarraipena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Garoñako zentral nuklearraren eraispen prozesuaren jarraipena egiteko instituzio arteko batzordeari buruz.

Euskadi Next.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galderak aurkeztu ditu, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko, Nekazaritza Saileko eta Gizarte Politiken Saileko foru diputatuei zuzenduak, 2021-2026 Euskadi Next Euskadiren Susperraldirako eta Erresilentziarako Programaren eguneratzeak jasotzen dituen hainbat proiekturi buruz, Halaber, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari galdera batzuk egin dizkio adinekoen ahalduntzeari buruzko proiektuez, Farmabide proiektuaz, Historia social elektronikoa eta osasuneko gizarte-zerbitzuen digitalizazioa izeneko proiektuaz, zaintzen ereduaren egokitzapenarekin lotura proiektuez, edo kolektibo ezberdinen arreta eta zaintzarekin lotutako proiektuez. Proiektu horiek guztiak eguneratzean jasota daude.

Errenta aitorpenak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2017, 2018, 2019 eta 2020an aurkeztutako aitorpenei buruz.

Vitoria-Gasteizko udal-txakurtegia.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Vitoria-Gasteizko udal-txakurtegiari buruz.

GOFEkudeatutako zentro eta egoitzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, GOFEk zuzenean kudeatutako egoitza eta eguneko zentro guztiei buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Errentaren aitorpenak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, 2017, 2018, 2019 eta 2020 ekitaldien likidaziorako errenta-kanpainari buruz.

Gogoeta-dokumentu bat eta jarduketa-plan bat kontratatzea.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, 2018. urtean ALHk etorkizunerako dituen beharren inguruko gogoeta-agiri bat eta jarduketa-plan bat kontratu izanari buruz, Deloitte Consulting SLUri esleitu zitzaion.

Osasun-gasturako hitzarmenak berritzea.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko AFAk Eusko Jaurlaritzako ordezkariei maiatzeko azken astean Aldundiaren titulartasuneko baliabideetako osasun-gasturako hitzarmenak berritzeko aurkeztu zien proposamen ekonomikoaren kopia.

Azterlan demografikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Estudio demográfico. Análisis y diagnóstico del proceso de despoblación en el Territorio Histórico de Álava izeneko azterlanaren kopia.

Arabako Errioxako lurralde aroloko plana.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, eskatzeko Arabako Errioxako Lurralde Plan Partzialaren berrikuspenaren prozesuaren baitan, telematikoki egindako aurkezpenean Arenal Grupo Consultor-Iglu Arkitekturak UTEak erabilitako PowerPointaren kopia.

Ebazteke dauden basogintza-espedienteak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ebazteke dauden basogintza-espedienteen informazio xehatua eskatzeko.