Arabako aurrekontuaren zuzenketen eztabaida amaitu da eta ostiralean osoko bilkuran bozkatuko da proiektua

Arabako aurrekontuaren zuzenketen eztabaida amaitu da eta ostiralean osoko bilkuran bozkatuko da proiektua

ENIMENDAS PARCIALES
2024 abe. 17

2025erako Arabako aurrekontuari aurkeztutako 284 zuzenketa partzialen eztabaida gaur amaitu da Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen bigarren saioan, Arabako Batzar Nagusien egoitzan.

Sailez sail, honako zuzenketa hauek eztabaidatu dira:

• Diputatu Nagusia 11
• Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Foru Administrazioa 29
• Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza 53
• Garapen Ekonomikoa eta Jasangarritasuna 32
• Gizarte-politikak 40
• Mugikortasun jasangarria eta bide-azpiegiturak 11
• Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendua 34
• Nekazaritza 24
• Kultura eta Kirola 36
• Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak 9
•  testu artikulatua 5

Ostiralean, Batzar Nagusien osoko bilkurak Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuen proiektua eta 2025erako zerga-neurriei buruzko foru-arauaren proiektua eztabaidatu eta bozkatuko ditu.