Arabako Batzar Nagusietarako Hauteskundeak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusietarako Hauteskundeak
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialak 76/2023 Foru Dekretua argitaratu zuen apirilaren 4an. Horren bidez, Batzar Nagusietarako hauteskundeak deitzen ziren, maiatzaren 28rako, eta egun horretan bertan egingo dira udal-hauteskundeak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako 207/2023 Errege Dekretuaren arabera. Arabako herritarrak hautestontzietara deituta daude, Foru Ganberako eta Lurralde Historikoko 51 udaletako ordezkariak aukeratzeko.
Hauteskundeak deitu ondoren, apirilaren 7an, ostiralean, Hauteskunde Batzorde Zentrala, Lurralde Historiko bakoitzeko hauteskunde-batzordeak eta eskualdeko hauteskunde-batzordeak eratu ziren, eta atzo, asteartean, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialak hitzordura aurkeztuko diren behin betiko hauteskunde-zerrendak argitaratu zituen. Oraingo honetan, Vitoria-Gasteizko Hauteskunde Batzordearen ediktuaren arabera, zortzi hautagai-zerrenda izango dira Gasteizko barrutirako eta bost Lur Jareetakoetarako, eta beste bost Aiarako barrutirako, Amurrioko Hauteskunde Batzordeak ofizial egin zuenez. Era berean, atzo amaitu zen udalek hauteskunde-mahaiak nork osatuko dituzten hautatzeko zozketak egiteko epea.
Posta bidezko botoa eskatzeko aukera ere abian da, herritarrek maiatzaren 18ra arte eska dezakete eta, dagokion dokumentazioa jaso ondoren, maiatzaren 24a baino lehen bidali beharko dute. Bi egun geroago, hilaren 26an, ostiralean, amaitutzat emango da hauteskunde-kanpaina, hauteskundeen aurreko maiatzaren 27ko hausnarketa-egunari bide emateko.
Hauteskundeak
76/2023 Foru Dekretuak berak Arabako Lurralde Historikoan 51 batzarkide hautatu behar direla xedatzen du, Eusko Legebiltzarraren 1/1987 Legearen 2. artikuluan aipatzen diren lurralde barrutien artean honela banatuak:
- ‘Gasteizko Kuadrilla’ko barrutia: 39 batzarkide.
- ‘Aiarako Kuadrilla’ko barrutia: 5 batzarkide.
- ‘Lur Jareetako’ barrutia, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Añana, Kanpezu-Arabako Mendialdea eta Guardia-Arabako Errioxako kuadrillek osatua: 7 batzarkide.
Legegintzaldi berria eratzea
Hauteskunde Batzordeek behin betiko emaitzak aldarrikatu ondoren, prokuradore hautetsiek izendapen-agiriak aurkeztu beharko dituzte foru parlamentuko idazkaritza nagusian.
Bestalde, Arabako Batzar Nagusietako presidenteak, prokuradoreak izendatu eta gehienez ere hamar eguneko epean, 12. legegintzaldia eratzeko osoko bilkurarako deia egingo du. Aldi horretan, Ganberak hautatuko du hurrengo agintaldian presidentea izango dena, bai eta Ganberako Mahaiko gainerako kideak ere. Egun horretatik aurrera, Arabako diputatu nagusi berria aurkezteko eta, hala badagokio, hautatzeko prozedurari ekingo zaio. Kargu hori Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkurak aukeratzen du bere kideen artetik.