2023rako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak 413 zuzenketa jaso ditu batzarkide taldeen aldetik - www.jjggalava.eus
Albisteak
2023rako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak 413 zuzenketa jaso ditu batzarkide taldeen aldetik

Horien guztien artean, Mahaiak osoko zuzenketatzat jo ditu EH Bilduren hamar proposamen eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen beste bat
Lurralde Historikoko kontu publikoak eztabaidatu eta Ganberan onartzeko Arabako Legebiltzarreko Mahaiak ezarritako tramitazio egutegiaren arabera, atzo astelehenean, abenduaren 12an, 13:00etan, batzarkide taldeek zuzenketak aurkezteko epea ezarri zen. Hori amaituta, Mahaiak, horien kalifikazioa dagokion organoak, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztutako hamar aldaketa-proposamen eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen beste bat osoko zuzenketatzat jo ditu gaur goizean egindako bileran. Gainerakoak, behin-behinean partzialtzat jotakoak, datorren astean eztabaidatuko dira batzordean, baldin eta proiektuak asteazken honetan osoko zuzenketen eztabaida gainditzen badu.
Batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketen zerrenda honako hau da:
Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldea:
- Osoko zuzenketa 1
- 2023rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 196 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 185 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 11 zuzenketa
Arabako Popularrak batzarkide taldea
- 2023rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 129 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 99 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 27 zuzenketa
- Gazteriaren Foru Erakundearen aurrekontuari 3 zuzenketa
EH Bildu batzarkide taldea
- 10 osoko zuzenketa
- 2023rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 72 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 51 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 16 zuzenketa
- Gazteriaren Foru Erakundearen aurrekontuari 2 zuzenketa
- Testu artikulatuari 3 zuzenketa
EAJ-PNV batzarkide taldea
- 2023rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 5 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 1 zuzenketa
- Testu artikulatuari 4 zuzenketa