2022rako aurrekontuei buruzko foru-arauaren proiektuak osoko zuzenketen bozketa gainditu du - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
2022rako aurrekontuei buruzko foru-arauaren proiektuak osoko zuzenketen bozketa gainditu du
Halaber, beste gai batzuen artean, osoko bilkurak landa eremuan populazioari eusten laguntzeko Foru Araua onartu du
EH Bildu eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeek (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkeztutako osoko zuzenketen bozketa gainditu ondoren, Arabako Lurralde Historikorako Aurrekontuen 2022ko Foru Arauaren proiektua izapidetzen jarraitzen da Batzar Nagusietan. Gaur goizean egindako osoko bilkurak atzera bota du kontuak Foru Gobernuari itzultzea. Bi zuzenketak proposatu dituzten taldeek itzultzearen alde bozkatu dute, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurka, eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak abstenitu egin da.
Horrela, eta Arabako Legebiltzarreko Mahaiak Lurralde Historikoko kontu publikoak Ganberan eztabaidatu eta onartzeko finkatutako tramitazio-egutegiak jasotzen duen bezala, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordeak batzarkideek aurkeztutako 362 zuzenketa partzialak eztabaidatuko ditu datorren astelehen eta asteartean, hilak 20an eta 21ean, behin Mahaiak gaur eguerdiko bileran kalifikatu ondoren.
Astelehenean, abenduaren 20an, jardunaldia 9:00etan hasiko da, diputatu nagusiaren aurrekontuari dagozkion zuzenketen eztabaidarekin. Jarraian, Enplegu, Merkataritza, Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioa (10:45), Lurralde Oreka (11:45), Ekonomiaren Garapena, Berrikuntza eta Erronka demografikoa (12:45) eta Nekazaritza (13:45) sailen kontuak izango dira. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, batzordeak Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko eta Ingurumen eta Hirigintzako (17:30) departamentuen aurrekontuei aurkeztutako zuzenketak aztertuko ditu. Hurrengo egunean, bilera 9:00etan hasiko da berriro, eta Kultura eta Kirol, Gizarte Politika (10:15) eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu (12:00) sailetako kontuak aztertuko dira.
Batzordeak egiten dituen bozketen ondoriozko irizpena, erregelamenduak bilkura honi ematen dion arautze-ahalmen osoaren ondorioz boto haztatuz arautuko dena, osoko bilkurak berretsi behar izango du hurrengo ostegunean, abenduaren 23an.
Landa eremuan populazioari eusten laguntzeko Foru Araua
Bestalde, gaurko osoko bilkurak, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aldeko botoekin, EH Bilduren kontrako botoekin eta Arabako Popularrak eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordearen irizpena onartu du, landa eremuan populazioari eusten laguntzeko foru-arauaren proiektuari buruz. Proiektu hori 31/2021 Foru Araua bihurtu da, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioarekin.
Era berean, prokuradoreek erabaki dute 8/2021 Zerga Premiazko Arau Dekretua baliozkotzea, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen araudia aldatzeko, Konstituzio Auzitegiaren 2021eko urriaren 26ko epaira egokitzeko. Zentzu horretan, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aldeko botoa eman dute eta EH Bildu eta Arabako Popularrak abstenitu egin dira.
Saioa amaitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektuaren onarpena eztabaidatu da, Euskaraldia 2021-2024 aldirako ekimena gauzatzeko. Arabako legebiltzarrak aho batez onartu du.
📜 Deskargatu hemen bozketen laburpena