2022rako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak 364 zuzenketa jaso ditu batzarkide taldeen aldetik - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
2022rako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak 364 zuzenketa jaso ditu batzarkide taldeen aldetik
Horien guztien artean, Mahaiak osoko zuzenketatzat jo ditu EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek egindako bi proposamen
Lurralde Historikoko kontu publikoak eztabaidatu eta Ganberan onartzeko Arabako Legebiltzarreko Mahaiak ezarritako tramitazio egutegiaren arabera, joan den ostiralean, abenduaren 10ean, 10:00etan, batzarkide taldeek zuzenketak aurkezteko epea ezarri zen. Hori amaituta, Mahaiak, horien kalifikazioa dagokion organoak, EH Bildu eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztutako aldaketa-proposamen bana osoko zuzenketatzat jo ditu gaur goizean egindako bileran. Gainerakoak, partzialtzat jotakoak, datorren astean eztabaidatuko dira batzordean, baldin eta proiektuak asteazken honetan osoko zuzenketen eztabaida gainditzen badu.
Batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketen zerrenda honako hau da:
Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldea:
- Osoko zuzenketa 1
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 162 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 154 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 8 zuzenketa
Arabako Popularrak batzarkide taldea
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 110 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 88 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 22 zuzenketa
EH Bildu batzarkide taldea
- Osoko zuzenketa 1
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 83 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 67 zuzenketa
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 13 zuzenketa
- Gazteriaren Foru Erakundearen aurrekontuari 3 zuzenketa
EAJ-PNV batzarkide taldea
- 2022rako Arabako Lurralde Historikoaren aurrekontua Betearazteko foru arau proiektuari 7 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 5 zuzenketa
- Testu artikulatuari 2 zuzenketa