null 2021erako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak 274 zuzenketa jaso ditu batzarkide taldeen aldetik

2021erako Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuak 274 zuzenketa jaso ditu batzarkide taldeen aldetik

Mahaia
2021 urt. 19

Horien guztien artean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztutako osoko zuzenketez gain, Mahaiak EH Bildu batzarkide taldearen beste lau proposamen ere horrela kalifikatu ditu

Lurralde Historikoko kontu publikoak eztabaidatu eta Ganberan onartzeko Arabako Legebiltzarreko Mahaiak ezarritako tramitazio egutegiaren arabera, joan den ostiralean, urtarrilaren 15ean, 12:00etan, batzarkide taldeek zuzenketak aurkezteko epea ezarri zen. Hori amaituta, Mahaiak, horien kalifikazioa dagokion organoak, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztutako bost aldaketa-proposamen eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) beste bat osoko zuzenketatzat jo ditu gaur goizean egindako bileran. Gainerakoak, partzialtzat jotakoak, datorren astean eztabaidatuko dira batzordean, baldin eta proiektuak ostiral honetan osoko zuzenketen eztabaida gainditzen badu.

Batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketen zerrenda honako hau da:

Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldea:

• Osoko zuzenketa 1

• 2021erako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua Betearazteko Foru Arau Proiektuari 128 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:

  • Arabako Foru Aldundiaren Aurrekontuari 123 zuzenketa
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aurrekontuari 5 zuzenketa

 

Arabako Popularrak batzarkide taldea

• 2021erako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua Betearazteko Foru Arau Proiektuari 109 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:

  • Arabako Foru Aldundiaren Aurrekontuari 91 zuzenketa
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aurrekontuari 18 zuzenketa

 

EH Bildu batzarkide taldea

• Osoko zuzenketa 1

• 2021erako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua Betearazteko Foru Arau Proiektuari 31 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:

  • Arabako Foru Aldundiaren Aurrekontuari 18 zuzenketa
  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Aurrekontuari 8 zuzenketa
  • Testu artikulatuari zuzenketa 1

 

EAJ-PNV batzarkide taldea

• 2021erako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua Betearazteko Foru Arau Proiektuari 4 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:

  • Arabako Foru Aldundiaren Aurrekontuari 2 zuzenketa

Testu artikulatuari 2 zuzenketa