Osoko bilkurak bi foru arau berri onartu ditu - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkurak bi foru arau berri onartu ditu
Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, eta Bozeramaileen Batzarrak atzo onartutako bi adierazpen instituzionalen irakurketarekin hasi da. Lehenik eta behin, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunaren harira bihar, azaroak 25, ospatuko den adierazpena. Bigarrenik, azaroaren 19an haur eta nerabeen aurkako indarkeria eta tratu txarrak prebenitzeko nazioarteko egunari dagokiona.
Jarraian, gaurko aurreikusitako gai-zerrendari heldu zaio. Hasteko, azaroaren 2ko Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Zerga Premiazko Arau Dekretua baliozkotu da, ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, Balio Erantsiaren gaineko Zergan, Zerga Berezietan, Ondare Eskualdaketen gaineko Zergan eta Egintza Elektrikoen gaineko Zergan egindako aldaketak Arabako zerga-araudira egokitzeko. EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioarekin baliozkotu da.
Jarraian, foru-arauaren bi proiektu izapidetu dira. Alde batetik, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua, Armiñongo lotunean AP-1 autobidearen eta A-1 errepidearen arteko egungo loturaren bi noranzkoetako sarbide-adarren edukiera handitzeko obrak finantzatu eta egikaritzeko. Aho batez onartu da.
Bestetik, Ceutako Hiri Autonomoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Jarduera Protokolo Orokorra berresteko foru-arauaren proiektua, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bitartez, lurralde arteko lekualdaketari eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak babesteari buruzko jarduketak koordinatzeko. Batzarkide-taldeek aho batez onartu dute foru-araua.
Jarraian, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak batzarkide taldeek proposatutako bi mozio eztabaidatu ditu. Lehenengoa, EH Bilduren ekimena, Iñaki Ullibarri prokuradorearen hitzetan, araba.eus webguneko Herritarren Arreta izeneko atalari buruzkoa zen. Mozio hori atzera bota dute, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu dute, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aurkako botoekin.
Bigarrenaren testua, Arabako Popularrak batzarkide taldearen ekimena, Marta Alaña prokuradorearen hitzetan, arreta goiztiarreko zerbitzuaren oraingo eta etorkizuneko konfigurazioari buruzkoa zen, baita Eusko Jaurlaritzaren mendeko osasun- eta hezkuntza-sistemen parte-hartzeari buruzkoa ere, kalitatezko zerbitzua emateko. Mozioa atzera bota dute eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu dute, EH Bilduren eta Arabako Popularren abstentzioarekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) eta EH Bildu taldekide baten aurkako botoekin.