null Foru Gobernuak sei interpelazio eta zazpi galdera erantzungo ditu datorren astean kontroleko osoko bilkuran

Foru Gobernuak sei interpelazio eta zazpi galdera erantzungo ditu datorren astean kontroleko osoko bilkuran

Batzordeen aretoa
2021 urr. 29

Halaber, ostegunean Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Erronka Demografikoaren batzordea bilduko da

Datorren asteartean, Arabako Legebiltzarraren agenda Mahaiaren eta bozeramaileen Batzarraren ohiko bilerekin hasiko da, eta, besteak beste, azaroaren 10ean asteazkenean egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda adieraziko da. Lehenago, asteazkenean bertan, Arabako Batzar Nagusiek foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egingo dute, azaroari dagokiona.

Bilkura horretan, batzarkide taldeek sei interpelazio eta zazpi galdera egingo dizkiete foru gobernuko kideei, eta horietatik lau EH Bildu batzarkide taldeak proposatuko ditu, bost Arabako Popularrek eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) izango da gainerako bosten talde egilea.

Ostegunean, jarduera berriz ere batzorde aretora itzuliko da. EH Bildu batzarkide taldeak eskatuta, Pilar García de Salazar lehen diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Erronka Demografikoaren foru diputatuak Forondako aireportuaren zona frankoari buruzko 2021eko irailaren 9ko bilerara joan zirenei buruzko galderari erantzungo dio izen bereko batzordean. Ondoren, Aernnova Aerostructuras Álava enpresako ordezkari sindikalak agertuko dira batzordeko kideen aurrean, une honetan pairatzen ari diren lan-egoeraren berri emateko.

Batzordeen bilerak, eta baita osoko bilkura ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.