Diputatu nagusia eta Stop Violencia de Género Digital elkartea batzordean izango dira astelehenean - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Diputatu nagusia eta Stop Violencia de Género Digital elkartea batzordean izango dira astelehenean

Bestalde, azaroaren 9an, asteazkenean, berriz bilduko da osoko bilkura
Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen batzordearen bilerak asteroko agenda irekiko du astelehenean Arabako Parlamentuan. 8:30etik aurrera, Ramiro González Arabako diputatu nagusiak agerraldia egingo du, Azazetako parke eolikoaren ingurumen inpaktuaren txostenaren adendari buruz Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak eta Natur Ondarearen Zerbitzuak egindako txostenari buruzko iritzia emateko. Ordubete geroago, Stop Violencia de Género Digital elkarteko ordezkariek genero-indarkeria digitalaren eta ziberjazarpenaren biktima diren emakumeen egoeraren berri emango dute. Bilkura amaitzeko, batzordeko kideek mozio bat eztabaidatuko dute, EH Bildu batzarkide taldeak proposatua, Gardentasunerako Foru Kontseiluari eskumen berriak emateko.
Ohikoa denez, asteartean, Ganberaren jarduerak asteroko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzarraren bilerekin jarraituko du. Bilera horietan, besteak beste, azaroaren 16an egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda erabakiko da.
Aurretik, asteazkenean, hilak 9, Osoko Bilkuren aretoan beste osoko bilkura bat egingo da, Arabako Batzar Nagusiek Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluan ordezkari bat izendatuz hasiko dena. Bozketa hori egin ondoren, bilerak lau mozioren eztabaidarekin jarraituko du, batzarkide-taldeen ekimenez. Lehenengo biek, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztutakoak, Gasteizko Bus Elektriko Inteligentearen (BEI) eragin negatiboa iraultzea eta Eusko Jaurlaritzari Arabari foru-gastu sanitario guztia ordain diezaiola eskatzea izango dituzte helburu. Beste biek, EH Bildu batzarkide taldearen ekimenez, Foru Aldundiari eskatuko diote, alde batetik, gizarte-bazterketa larrian dauden pertsonei arreta emateko baliabideak sortzea eta, bestetik, Oiongo egoitzan erizain laguntzaileen plantilla premiaz handitzea.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.