Gizarte politiketako foru diputatuak agerraldia egingo du bihar batzordean

Gizarte politiketako foru diputatuak agerraldia egingo du bihar batzordean

Batzordeen aretoa
2021 ira. 29

Goizean, Ingurumen eta Hirigintza Batzordea ere deituko da, eta ostiralean, berriz, gaitasun handiko errepideen finantziazio- eta kudeaketa-sistemaren gaineko ponentziaren bilera egingo da

Astelehen eta astearte honetan Lurralde Historikoaren politika orokorrari buruzko urteko eztabaida egin ondoren, eta gaur goizean, asteazkena, Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen ohiko bileren ostean, Arabako Parlamentuak bi deialdi berri izango ditu bihar bere agendan. 8:30ean hasiko da Ingurumen eta Hirigintza batzordearen bilera eta 10: 00etan Gizarte politiketako batzordearena.

Lehenengoan, Joseba Terreros ACOA Arabako Kontzejuen Elkarteko presidentea Ingurumen eta Hirigintza batzordearen aurrean agertuko da, energia berriztagarriak ekoizten dituzten enpresa multinazionalen etorreraren eta aurreikusten diren arazoen aurrean kolektiboak duen iritzia azaltzeko.

Bukatutakoan, Emilio Sola Gizarte politiketako foru diputatuaren txanda izango da, eta hiru aldiz agertu beharko du Gizarte Ongizateko batzordearen aurrean. Lehenik eta bigarren, Arabako Popularrak batzarkide taldeak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren II. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren eta II. Gizarte Zerbitzuen Mapa egiteko zein izango den bere parte-hartzea eta erabiliko dituen irizpideak azalduko ditu Indesako garbitegiko langileentzako autobus-zerbitzuaren ezarpenaren kudeaketa ere. Amaitzeko, eta EH Bildu batzarkide taldeak eskatuta, abuztuan gizarte-larrialdietarako laguntzak ez ordaintzeko arrazoiak eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak azalduko ditu.

Ostiral goizean bilduko da Arabako legegilearen egoitzan gaitasun handiko errepideen finantziazio- eta kudeaketa-sistemaren gaineko ponentzia. Organo horren aurrean Sergio Vazquez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Azpiegituren idazkari nagusia agertuko da.

Batzordeen bilerak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.