Minbiziaren aurkako borrokaren ikusaraztearen alde daudela berretsi dute Batzar Nagusiek - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Minbiziaren aurkako borrokaren ikusaraztearen alde daudela berretsi dute Batzar Nagusiek

Arabako Batzar Nagusiek beste urte batez berretsi dute minbiziaren aurkako borroka babesten dutela, Arabako hainbat elkartek, kolektibok eta milaka pertsonak modu pertsonalean garatzen duten borroka, hain zuzen ere.
Otsailaren 4a Minbiziaren aurkako Munduko Eguna da, eta Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak herritarrak oro har eta Arabako gizarteko kolektibo eta eragileak datozen egunetan sentsibilizazio-ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu.
Arabako Batzar Nagusiek bat egiten dute ekimen horiekin, eta bihartik, ostirala, asteburu osoan eta hilaren 4ra arte piztuko dute Arabako Legebiltzarraren fatxada nagusia, kolore berdez argiztatua.
Gainera, Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak eta talde politikoetako ordezkariek otsailaren 4an, asteartea, parte hartuko dute lokarri handi baten eraikuntzan Andre Maria Zuriaren plazan, erakunde, enpresa, kultur eta gizarte kolektibo, ikastetxe, komunikabide eta, oro har, herritarrekin batera, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ikusarazteko.