Gustavo Fernández Villate, Lautadako Kuadrillako presidentea

Gustavo Fernández Villate, Lautadako Kuadrillako presidentea

Agurain
2023 ira. 26


Agurain, Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Burgelu, Iruraiz-Gauna, Donemiliaga eta Zalduondoko udaletako ordezkariek osatu dute Arabako Lautadako Kuadrillako Batzarra.



Lehen bilkura horretan, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterra buru zela, eskualde horretako udalerrietako zinegotziek Gustavo Fernández Villate aukeratu dute Arabako Lautadako Kuadrillako presidente eta Estitxu Samaniego presidenteordea.



Aguraingo Udaleko osoko bilkuren aretoan egin da bilkura, eta Kuadrillako 24 batzarkideek, Batzar Nagusietako talde politikoetako ordezkariek, Lurralde Orekako diputatuak eta Aguraingo alkateak parte hartu dute, besteak beste.