BASTERRA UGARRIZA, IRMA MARÍA

12. legegintzaldia (2023-2027)

Osoko bilkura

Kargua: Lehendakaria

Aldia: 2023/06/19 - Gaurdaino

Mahaia

Kargua: Lehendakaria

Aldia: 2023 - Gaurdaino

Bozeramaileen batzarra

Kargua: Lehendakaria

Aldia: 2023/06/22 - Gaurdaino

Batzarkide taldea: EAJ-PNV

Kargua: Lehendakaria

Hautesbarrutia: Aiara

Kargua hartzea: 2023/06/19

hemiciclo 11ª legislatura (2019 - 2023)
hemiziklo 12. legegintzaldia (2023-2027)
ÁLVAREZ ZUBIZARRETA, MARÍA DEL CARMEN ARGOTE URCELAY, FRANCISCO JAVIER BARANDICA SANTOS, ÍÑIGO BASTERRA UGARRIZA, IRMA MARÍA BENGOA LARRAURI, GARIKOITZ BESA SÁNCHEZ, ANA ESTÍBALIZ CASTRESANA ASTARLOA, MARÍA DE LA ENCINA COLOMA JIMÉNEZ, ALAIN DÍEZ ANCHUSTEGUI, JOSEBA FERNÁNDEZ VILLATE, GUSTAVO FERNANDO GARCÍA RUIZ, DANIEL GARCÍA-MORENO LÓPEZ, JOSÉ DAMIÁN GARNICA AZOFRA, MIGUEL GOIRI ZAMORA, IDOIA GONZÁLEZ CALVAR, MARÍA CRISTINA GONZÁLEZ SAN VICENTE, FÉLIX ANTONIO GONZÁLEZ VICENTE, RAMIRO IBARRONDO BAJO, JORGE IBISATE DÍEZ-CABALLERO, RUTH IRCIO VEA MURGIA, ITZIAR JIMÉNEZ ALCUDIA, EVA MARÍA KANE DIACK, ABOUBACRY LÓPEZ DE ARROYABE SAEZ DE MATURANA, EVA MARÍA LÓPEZ UBIERNA, JESÚS MARÍA MARTÍNEZ CERRILLO, NEREA MARTÍNEZ DE ITURRATE SANCHO, ESTITXU MONJE FRÍAS, FRANCISCO DE BORJA MÚGICA ZIRIANO, JUNE OCHOA DE ERIBE ROMÁN, ELISABETH ORTIZ DE GUINEA VEA MURGUIA, GORKA OYARZABAL DE MIGUEL, IÑAKI PARRA ZAMBRANO, CONSUELO PÉREZ DE ARRILUCEA PÉREZ DE LECETA, ÁNGEL MARCOS RODRÍGUEZ LLINARES, DAVID RODRÍGUEZ VERGARA, ZURIÑE ROMERO GAMIZ, JONATHAN RUIZ DE GALARRETA GAMIZ, JOSEBA IÑAKI RUIZ HUIDOBRO, MARÍA ARANZAZU SÁEZ VIANA, GUILLERMO SALAZAR AGUAYO, ANA ISABEL SÁNCHEZ CASTRILLO, EDER SAUTU APELLÁNIZ, LUIS MARÍA SECO DÍAZ, MARÍA BEGOÑA TORREMOCHA GALÁN, RUBÉN ULLIBARRI URRACA, IÑAKI XABIER URKIXO ORUETA, JON IÑAKI VALDOR SOBRÓN, XABIER VENCESLAO PUEYO, CLAUDIA
        EAJ-PNV - 15
        EH BILDU - 14
        PSE-EE -9
           PA - 9             
        E ARABA - 3   
        VOX - 1

Osoko Bilkuraren eskumenak 

  • Foru-arau proiektu eta proposamenei buruz batzordeek egiten dituzten irizpenak behin betiko onestea. 
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru Arau Proiektuari buruz egiten duen onesteko erabakia berrestea.  (152,3 artikulua). 
  • Foru Aldundiaren hitzarmenak berronestea Araudiaren 145. artikuluak finkatzen duen prozeduraren arabera. 
  • Organo horretan aurkeztu diren mozioak eztabaidatzea eta, bidezkoa bada, onestea. 
  • Diputatu nagusia izendatzea. 
  • Diputatu nagusiaren edo foru diputatuen konfiantza-arazoa eta zentsura-mozioa bideratzea. 
  • Osoko Bilkuran erantzuteko galderak eta Interpelazioak bideratzea. 
  • Foru Aldundiko jakinarazpenak izapidetzea, bidezkoa bada (186. artikulua). 
  • Zergaren gaineko Foru Araua Orokorraren 8. artikuluko presa fiskaleko dekretu arauemaileak baliozkotzea edo indargabetzea (147. artikulua).
  • Lege proposamenak onartzea Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko (146. artikulua) 
  • Arabako Foru Aldundiak proposatutako eskumen-arazoak erabakitzea (202. artikulua eta hurrengoak).
  • Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege proiektu edo proposamen baten aurkako eskumen-arazoa planteatzea Ebazpen Batzordearen aurrean (190 artikulua eta hurrengoak). 

Deialdiak

Lehendakariak, Mahaiarekin ados eta Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, Osoko Bilkuraren deialdia egingo du, bere ekimenez edo behintzat bi batzarkide-taldek edo 15 batzarkideak eskatu diotelako (65.1 artikulua). Osoko Bilkura behar bezala osatu dela ulertuko da eskubidezko kide erdiak gehi bat baldin badaude (65. artikulua), eta bilerak bakarrak izango dira eta deialdiaren gai zerrenda osoa agortu arte iraungo du (67. artikulua). 

Batzarren bilkura arrunten aldia irailean hasi eta uztailean amaituko da, bi hilabete horiek barne (70. artikulua).

Bilkura tradizionalak (70, 3 eta 4 artikuluak)

Batzar Nagusiak urtean bitan bilduko dira aldez aurretik deialdia egiteko beharrik eduki gabe: maiatzaren eta arazoaren azken igandean. Maiatzean egingo den batzarretako bilera “Lur Jareetan” egingo da, hau da, hiriburutik kanpo dagoen herriren batean. Batzarrek eurek erabakiko dute azaroko bilkura tradizionalean non egingo duten maiatzekoa; horretarako, errotazio sistema erabiliko da Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten Kuadrillen artean. Azaroko bilkura tradizionala Vitoria-Gasteizen egingo da. 

Bilkura tradizional horietan Arabako Foru Ohituraren Erabakiek eta Ordenantzek finkatutakoa (idatziz zein ahoz) egingo da ekitaldiari, ospakizunari eta bilkuraren aurreko eta osteko protokoloei dagokienez. 

Beste Osoko Bilkura batzuk 

Bilkuren alditik kanpo Batzar Nagusiek bilkura bereziak egin ditzakete lehendakariak, Foru Aldundiak, Batzorde Iraunkorrak edo Batzarretako kideen herenek eskatuta (70,6. artikulua).