Urrezko kolorea, minbizia duten haurren omenez

Urrezko kolorea, minbizia duten haurren omenez

cancer infantil
2025 ots. 14

Otsailaren 15ean, munduko komunitateak Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur minbiziari buruzko kontzientzia sortzeko eta minbizia duten haur eta nerabeei eta haien familiei babesa adierazteko lankidetza-ekintzekin.


Batzar Nagusiek beste urte batez distiratuko dute babes hori ikusarazteko. Fatxada nagusia urre kolorez jantziko da, haurren minbiziaren aurkako borrokari babesa eta elkartasuna adierazteko.


Urrezko kolorea Haur Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren ikurra da. Haur Minbiziaren Nazioarteko Erakundeak 2001ean ezarritako jardunaldia da, eta Osasunaren Mundu Erakundearen babesa du, beste erakunde batzuen artean.


Urrezko Begiztak minbizia duten haurren sendotasunaren eta erresistentziaren balioa sinbolizatzen du, eta gaixotasun hori haurren heriotza-kausa nagusietako bat da mundu osoan. Urtero 280.000 haur ingururi diagnostikatzen zaie minbizia munduan.