Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 aza. 02

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

 FORU-ARAUAK

Garraioen hitzarmena.- Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu errepide bidezko garraioen foru hitzarmenaren eguneraketa, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin.

Mezenasgoaren araubide fiskala.-  Foru arau proiektua, irabazteko xederik gabeko entitateen zerga araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruz.

MOZIOAK

Medikua Buradon-Gatzagan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Buradon-Gatzaga herrian familia-medikua izateko dagoen beharraren gainean.

Arkitektura-ondarea zaintzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Azaroko tradiziozko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Gasteizko arkitektura ondarea egokiro zaintzeko premiari buruz.

Laguntzak ostalaritza eta merkataritzaren sektorearentzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean eztabaidatzeko, AFAri eskatzeko presta dezala merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorearentzako laguntzen plan bat, energia elektrikoaren horniduren kostuen igoera dela-eta.

AGERRALDIAK

Landa-ingurunean biztanleak finkatzea.- EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, informazioa eman dezan landa-ingurunean biztanleak finkatzeari buruzko foru-arau proiektuaz.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakaria.- EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek Taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegia lehendakariaren agerraldia eskatu dute, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorraren 2019ko Fiskalizazio Txostena azaldu dezan.

Indesako ABEEEa baliogabetzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, baloratu dezan Indesako zuzendaritzak pandemian ezarritako ABEEEa baliogabetzat jotzen duen Auzitegi Gorenaren epaia eta epai horrek Indesarentzat dituen ondorioak.

 Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren eta Indesako zuzendari-kudeatzailearen agerraldi-eskaera, enpresaren ABEEEa baliogabetzat jo zuen epaiaren aurka Indesak aurkeztutako errekurtsoa Auzitegi Gorenak izapidetzeko onartzeari buruz

Azazetako parke eolikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, baloratu dezan Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru teknikariek Azazetan kokatu nahi den parke eolikoari buruz egindako txostena eta azaldu dezan zein ondorio ateratzen dituen txosten horretatik Foru Gobernuak aipatutako parke eoliko horren proiektuari dagokionez.

Plusbalioaren udal-zerga.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, baloratu dezan Konstituzio Auzitegiak emandako adierazpena, hain zuzen ere baliogabetzat jotzen dituena plusbalioaren udal-zergaren kalkuluaren alderdi batzuk, eta horrek 3/2017 Presa Fiskaleko Dekretu Arauemaileren inguruan dituen ondorioak.

Indesako hitzarmen kolektiboa.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo)  batzarkide-taldeek Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren eta Indesako zuzendari-kudeatzailearen agerraldia eskatu dute, INDESAren hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren berri emateko.

Laguntzak ostalaritza eta merkataritzaren sektorearentzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean COVID-19k ondorioz egin behar izan diren inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen ebazpenari buruz.

Garraio egokitua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, martxoaren 17ko 23/2021 mozioaren gauzapen mailaren berri eman dezan, desgaitasuna duten pertsonentzako taxi zerbitzuaren bidezko garraio egokituari buruzkoa.

Alternatibak Laudioko hiltegiarentzat.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Hiltegia ez itxi plataformaren agerraldia eskatu du, Nekazaritza Batzordean, hainbat aukera aztertu ahal izateko Laudioko hiltegiaren inguruan.

Bankuen erabakien ondorioak.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo)  batzarkide-taldeek Pentsionistak Araba elkartearen agerraldia eskatu dute, Gizarte Ongizate Batzordean, bere iritzia eman dezan herritarrok oro har eta adinekoek bereziki bankuaren sektoreak bankuek ematen dituzten zerbitzuen inguruan hartutako erabakien ondorioz bizi dituzten arazoei buruz.

GALDERAK

Batzarra Forondako aireportuko gune frankoan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, 2021eko irailaren 9an Forondako aireportuko gune frankoaren txostenari buruzko bileran egondako pertsonei buruz.

Lehorteak eta ibaietako estres hidrikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, aurtengo udan Arabako hainbat ibaitan izandako lehorteak eta estres hidrikoaren ingurukoa.

Laguntzak merkataritzaren sektoreari.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, 2021 ekitaldian COVID-19k Arabako merkataritzaren sektoreak eragindako jarduera-gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdiaren ebazpenaren hainbat alderdiren berri izateko.

Gastu gabeko partidak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak hainbat idatziz erantzuteko galdera aurkeztu ditu diputatu nagusiari, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari eta Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzenduak, 2021eko aurrekontu-exekuzioaren arabera gaurdaino gasturik izan ez duten partida batzuei buruz.

Arabako Mendialdeko bideetan ekaitzek eragindako kalteak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, ekainean izandako ekaitzek Mendialdeko Kuadrillako landa-bideetan eragindako kalteei buruz.

Defizit eta zorpetzearen helburuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, defizit-helburuei eta zorpetzeko gaitasunari buruz.

Udalen zor-eskuragarritasuna.- .- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako udalen beharrezko zorraren eskuragarritasunari buruz.

Presoei arreta emateko plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, presoei arreta emateko plaza espezifikoen egoerari buruz.

Dirulaguntzak enpresa-sustapenari.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du,  lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Álava Innova - Digitaliza 2021 izeneko empresa-sustapenerako dirulaguntzen lerroari buruz.

Arrainen nekropsia Zadorra ibaian.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Zadorra ibaiko arrainen nekropsiari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Mahastiaren laborantzaren kostuen gaineko txostena.-  Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Errioxan mahastiaren laborantzak dituen kostuen gaineko txosten tekniko osoaren kopia.

Kontratuen kopia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko empresa batzuekin 2011ko urtarrilaren 1etik gaurdaino sinatutako kontratuen kopia.

AFAren zor bizia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren zor biziari buruz.

Desgaitasuna duten pertsonentzako plazak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazei buruz, karrerako funtzionarioekin betetako plazei buruz, eta bete gabe dauden plazei buruz.

Indesako Administrazio Kontseiluaren bilerak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Indesako Administrazio Kontseiluaren bilerak 2018ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 28ra bitartean egindako bileren kopiak.

E28 Koordinadora Elkartea.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, E28 Koordinadora Elkarteari buruz.

Arreta goiztiarra.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, arreta goiztiarreko zerbitzuari buruz.

BESTELAKO GAIAK

EH Bildu Batzarkide Taldeak Arabako Batzar Nagusien babesa eskatu du, ahalik eta lasterren bidal dadin AMA Partzuergoa sortzeari buruzko memoria ekonomikoa egiteko Consultores Sayma SArekin sinatutako kontratuaren kopia.