Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
landa-ingurunean biztanleria ezartzea aldeztea.- Landa-ingurunean biztanleria ezartzea aldezteko foru-arau proiektua.
MOZIOAK
Oliba biltzeko makineria erostea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Nekazaritza Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, olibak biltzeko erabilera komunitarioko aterki-makina eskuratzea aztertzeko.
Nekzaritza-ekoizpeneko eredu berriak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, nekazaritza-lurrak berroneratzeko eta osasuntsu egoteko eta klima-aldaketaren aurka premiaz borrokatzeko onuragarriak diren nekazaritza-ekoizpeneko eredu berriak eskuratu eta babeste aldera.
Mugikortasun kolaboratiboa bultzatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Lurralde Historikoan herrien eta hiriaren arteko mugikortasun kolaboratiboa sustatzeko, lurraldearen mugikortasun jasangarriaren zati gisa.
Vitoria-Gasteizko erdigunea biziberritzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak azaroko tradiziozko osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Vitoria-Gasteizko erdigunea berroneratu eta biziberritzeko hartu beharreko neurriei buruz.
AGERRALDIAK
Aernnova Aerostructuraseko ordezkari sindikalak.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Aernnova Aerostructuras Álava enpresa-batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu dute Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Batzordearen aurrean, informazioa eman dezaten gaur egun pairatzen duten lan-egoerari buruz.
Animalia hilak jasotzeko protokoloak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak Grupo Alavés de Defensa y Estudio de la Naturaleza (GADEN) elkarteko ordezkarien agerraldia eskatu du Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, azaldu ditzaten zein balorazio eta proposamen egiten dituztenn animaliazauritu eta hilak jasotzeko protokoloei buruz, bai eta Martiodako fauna basatia errekuperatzeko Martiodako zentroaren irekitze-ordutegiari buruz.
INTERPELAZIOAK
Ardoaren Etxea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Ardoaren Etxean mahatsaren analisia dela-eta Arabako Errioxako nekazariei ematen dizkien zerbitzuei buruz.
Iekorako saihesbidea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, informazioa eman dezan 2016-2027 aldirako Arabako Errepideen Plan Integralean jasoa den Iekorako saihesbidearen proiektuaren exekuzioaz dituen aurreikuspenez.
Ticket Bai.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zergatik Foru Aldundiak ez duen neurri eraginkorrik eta nahikorik abian jartzen Ticket Bairen ondorioak eta eragina arintzeko.
Arreta goiztiarra.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, arreta goiztiarreko sistemaren egungo eta etorkizuneko konfigurazioari buruz eta kalitateko zerbitzua ematearren Eusko Jaurlaritzaren mendeko osasun- eta hezkuntza-sistemetan parte hartzeari buruz.
Herritarrentzako arreta AFAren web gunean.- EH bildu Batzarkide Taldeak interpelazio bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, diputatu nagusiari zuzendua, araba.eus web-guneko Herritarren arreta izeneko atalari buruz.
GALDERAK
Babesletza The Grand Wines-ekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, The Grand Wines-ekiko babesletza-kontratuari buruz.
Lehen sektorearen galera konpentsatzeko ekintzak. Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko asmorik duen Arabako lehen sektorearen aldeko ekintzak egiteko, argiaren kostu handiaren ondorioz izandako galerak konpentsatzearren.
landa-ingurunean biztanleria ezartzea aldezteko foru-araua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, landa-ingurunean biztanleria ezartzea aldezteko foru-arau proiektuari buruz.
Iekorako saihesbidea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Iekorako saihesbidea zein zeharbidea eraikitzeari buruz.
Goi tentsioko linea berriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban ezarri nahi diren goi tentsioko bi linea berriei buruz.
Gizarte Esku Hartzearen hitzarmena.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Gizarte Esku Hartzearen III. Hitzarmenaren negoziazioari buruz.
Lindanoa Legution.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Legution lindanoa izan lezakeen bidoi bat egoteari buruz.
Iekorako saihesbidea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak asoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, A-2126 errepidearen Iekoran zeharreko tartea birmoldatzeari eta egokitzeari buruz.
Animalia hilak mendian.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurekztu du, diputatu nagusiari zuzendua, mendian animalia hilak daudenean jarraitu beharreko jarduketa-protokoloei buruz.
Forondako gune frankoari buruzko bilera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, 2021eko irailaren 9an Forondako aireportuko gune frankoaren txostenari buruzko bileran egondako pertsonei buruz.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako BAZa lizitatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, indarkeria, matxistaren biktima diren emakumeen Berehalako Arreta Zentroaren (BAZ) lizitazioaren ebazpenari buruz.
Covid-19ko gunea Zadorra egoitzan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Zadorra egoitzan dagoen COVID-19ko guneari buruz.
Hainbat partida.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, SARTU boluntariotza agentzia, Babespean Elkartea-prestakuntza, desgaitasuna duten pertsonen joan-etorrietarako gastuak eta INDESA laguntza baliabideen bankua, Laguntza-baliabideen bankua, eraikinak hobekuntzak eta Elkarteentzako laguntzak funtzionamendu-gastueterako izeneko aurrekontu-partidei buruz.
Aldaketa Urbide Ur Partzuergoan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Ur Partzuergoaren lanpostu edo karguetan azken hilabeteotan izandako aldaketei buruz.
Parke fotovoltaikoen proiektuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, parke fotovoltaikoen proiektuei buruz.
Balio eta Giza Eskubideen Zirkulua.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, Arabako Balioen eta Giza Eskubideen Zirkulua izeneko partidari buruz.
Miñoien prestakuntza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari, 2020ko otsailaren 5ean inkorporatu ziren Miñoien Kidegoko agenteek jasotako prestakuntza espezifikoari buruz.
Gizarte-bazterketarako baliabideak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko gizarte-esklusioari arreta emateko aldundiaren eskumeneko baliabideen zerrenda.
Klima Araba 2050n.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Klima Araba 2050 proiektuaren parte-hartze prozesuari buruz.
Cantoblancoko parke eolikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Euskal Haizie enpresak Cantoblanco mendian eraiki nahi dituen parke eolikoei buruz.
Parke fotovoltaikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Araban ezarri nahi diren parke fotovoltaikoei buruz.
Aramaioko parke eolikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Aixeindar enpresak eta Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eraiki nahi dituzten parke eolikoei buruz.
Obren aurrekontuak berrikustea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, lehengaien eskasia eta argindarraren prezioaren igoera dela-eta OZFPn jasotako obren aurrekontuak berrikusteari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Genero-ikuskera aurrekontuetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2020an egindako Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuetan genero ikuspegia zeharkakoa bihurtzeko prozesuaren-txostenaren kopia.
Urbide Ur Partzuergoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Ur Partzuergoarekin lotutako partiden egoerari buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Urbide Ur Partzuergoaren egiturari eta bertan lanen bat egiten duten edo arduraren bat duten langileei buruz.
Miñoien Unitatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Sailari zuzendua, Miñoien atalaren funtzioen gaineko prestakuntza- edo espezializazio-ikastaroei buruz edo haien inguruko beste kontu batzuei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, errepideen eta garraioen kontrola egiten duten Miñoien Kidegoko agenteei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Miñoien Kidegoan ekitaldi honetan izandako erretiroei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, 2015etik gaurdaino Polizia eta Emergentzien Euskal Akademiak eskaintzen duen prestakuntza-jarduera osagarria egin izanari buruz
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, ingurumen arloko prestakuntza espezifikoa duten Miñoien Kidegoko agenteei buruz eta arlo horretan aurreikusitako ikastaroei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, AFAren jabetzakoak diren merkantzien ordainsariko balantza mugikorrei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, oreinaren marrualdia kontrolatzeko ardura duten patruilei buruz.
Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, eskatzeko Miñoien Ingurumen taldeak 2020an Arabako Foru Aldundiko sail bakoitzari egindako txostenen kopuruari buruz.
Aktak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko sail honen bitartez instituzio horren kide diren organoek egindako bileren aktak, 2018ko urtarrilaren 1etik gaur arte.
Arratoko ureztatzaileen lantegiko sistema fotovoltaikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arratoko ureztatzaileen komunitatearen hirugarren tratamenduko lantegian ezarritako sistema fotovoltaikoaren funtzionamenduari buruz, eta sistema horrek lehen ureztatze-kanpainan duen errentagarritasunari buruz.
The Grand Wines babesletza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko The Grand Wines Premium Sl eta Arabako Foru Aldundiaren arteko babesletza-kontratuaren jarraipen-batzordearen 2. aktaren kopia.
Uduiako Ureztatzaileen Komunitate dokumentazioa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldea informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari eta dagokien sailei zuzendua, eskatzeko Iduiako Ureztatzaileen Komunitatearekin eta Iduiako ubidearen emakidarekin zerikusia duten hainbat agiri.
BESTELAKO GAIAK
Kontu Orokorra.- 2019ko ekitaldiko Arabako Lurralde Historikoko Diru Kontu Orokorraren fiskalizazio-txostena.