Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2023 mar. 14

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUA

Hauteskunde-kudeaketa.- Foru-arau proiektua, 2023ko maiatzaren 28an egitekoak diren hauteskundeak direla-eta hauteskunde-kudeaketaren arloan Estatuko Administrazio Orokorreko Barne Ministerioak eta Arabako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmena berrestekoa.

MOZIOAK

Oinarrizko zerbitzuak landa-eremuan.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko landa-eremuan oinarrizko zerbitzuak emateari buruzko ekainaren 23ko 58/2021 Mozioa bete ez izanaren arrazoiei buruzkoa.

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duten pertsonen diskriminazioa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duten erabiltzaileak foru-plaza batean bizi direnen aldean diskriminatzea saihesteko hartu beharreko neurriei buruzkoa.

Goiaingo ingurumen-kutsadura.- Ingurumen eta Hirigintza Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak aurkeztua, erakundeek konpromisoa har dezaten urte askoan Urrunaga eta Goiaingo kontzejuei, bertako biztanleen osasunari eta inguruneari eragiten dien ingurumen-kutsaduraren egoera larri eta iraunkorraren aurrean.

AGERRALDIAK

A-3110 errepidea.- Agerraldi-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak aurkeztua, azalpenak emateko Gasteizerako noranzkoan Dulantzitik N-104 errepideko bidegurutzeraino A-3110 errepideak duen egoera txarraren inguruan.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia.- Agerraldi-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak emandako 000011/2023 epaiari buruzko azalpenak emateko.

Presako agerraldi-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak aurkeztua, azalpenak emateko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa egindako izendapen batengatik kondenatzeari buruz.

Agerraldi-eskaera, diputatu nagusiak eta bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egiteko, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak aurkeztua, azal dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaia, zeinean deuseztatzen baitu Suhiltzaileen Erakunde Autonomoko lanposturako Kultura Saileko diputatuaren alabaren izendapena.

Valderejon sai arreak gutxitzea.- Agerraldi-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, azalpenak eman ditzan Valderejon eta inguruko beste zenbait tokitan sai arreak gutxitzearen inguruan.

Basozaina.- Agerraldi-eskaera, Andoni Díaz basozainak agerraldia egin dezan Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, informazioa emateko 2019ko abenduaren 14an Mendixurren urtegiko ur-adarretan eta Maturanako VI 10.205 barrutian egindako ehiza-uxaldiari buruz.

GALDERAK

Araba Bizikletaz programan Trebiñu kanpo uztea.- Ingurumen eta Hirigintza Batzordean erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Araba Bizikletaz programan zein Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Foru Arauan Trebiñu kanpo uztearen arrazoien ingurukoak.

Euskararen Plan Estrategikoa.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zer balantze egiten duen Foru Gobernuak Euskararen Plan Estrategikoaren garapenaz.

Uribarri-Ganboakoko urtegiaren eraikuntzaren historia.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Uribarri Ganboako urtegiaren eraikuntzarekin lotutako historia berreskuratzeari buruzko urtarrilaren 16ko 3/2019 Mozioaren betearazpen mailari buruzkoa.

Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Ituneko funtsak.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Genero Indarkeriaren aurkako Estatuko Ituneko funtsen banaketari buruzkoa.

Arabatik Frantziako Tourra igarotzea.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, Arabatik Frantziako Tour lasterketa igarotzearen ingurukoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Beti Gizartean erakundearen eta GOFEaren arteko hitzarmenak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu Batzarkide Taldeak aurkeztua, zenbait baliabidetarako Beti Gizartean erakundearen eta GOFEaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenen kopia eskatzekoa.

Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoko izendapenak.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak aurkeztua, teknikari ekonomialariaren lanposturako egin diren eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoa kondenatzea eragin duten izendapenei buruzkoa.

Proiektu fotovoltaikoak.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako lurraldean ezarri nahi diren proiektu fotovoltaikoei buruzkoa.