Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2023 ots. 21

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

DEKRETU ARAUEMAILEA

Zerga-egokitzapena.- 2/2023 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, Foru Gobernu Kontseiluarena, otsailaren 14koa; horren bidez, onespena ematen zaio balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan, energia elektrikoaren ekoizpen balioaren gaineko zergan eta berandutze interesean egin diren hainbat aldaketa Arabako zerga araudira egokitzeari.

MOZIOAK

Berdintasuneko ministroa eta estatu-idazkaria kargutik kentzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Espainiako Gobernuko Berdintasuneko ministroa eta estatu-idazkaria kargutik berehala kentzeko eskaerari buruzkoa.

Bezerokeria desagerraraztea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, kontratu txikien abusua mugatzeko, hartara bezerokeria desagerraraz dadin.

Fortuna Handien Elkartasun Zerga aplikatzea.- Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, bermatzeko Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zerga aplikatzen dela Arabako Lurralde Historikoan.

Labar-dolareen balioa azpimarratzea.- Kultura eta Kirol Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Errioxako labar-dolareak eta beste labar-elementu batzuk katalogatzeko, babesteko eta haien balioa azpimarratzekoa.

AGERRALDIAK

Pariburuko trikuharria.- Agerraldia, informazio-saioan, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuarena, Pariburuko trikuharriari eta lanen ondorioei buruzko informazioa emateko.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonak zentro pribatuetara lekualdatzea.- Agerraldi-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, informazioa eman dezan adimen-desgaitasuna duten 65 urtetik gorako pertsonak egoitza-zentro pribatuetara lekualdatzeari buruz, eta hura balora dezan.

Noryesteko ureztatzaileak.- Agerraldi-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Noryesteko ureztatzaileen egoera azaltzeko.

Apdemako enpresa-batzordea.- Agerraldi-eskaera, Apdemako Enpresa Batzordeko ordezkariek agerraldia egin dezaten Gizarte Ongizatearen Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, azaltzeko zer egoeratan dauden entitate horretako zuzendaritzarekin sinatutako aurreakordioaren finantzaketa eta negoziazioa.

INTERPELAZIOAK

Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa.- Interpelazioa, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko Sailak asmorik duen legegintzaldi hau amaitu baino lehen neurririk hartzeko zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa jasotzen duten erabiltzaileek diskriminaziorik izan ez dezaten foru-plaza batean bizi direnen aldean.

Oinarrizko zerbitzuak landa-eremuan.- Interpelazioa, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko landa-eremuan oinarrizko zerbitzuak emateari buruzko ekainaren 23ko 58/2021 Mozioa bete ez izanaren arrazoiak eskatzekoa.

Errefuxiatuen harrera-zentroa.- Interpelazioa, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Pedro Sánchezen gobernuak Gasteizen egiteko asmoa duen errefuxiatuen harrera zentro berriari buruzkoa.

Mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen egoera.- Interpelazioa, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen egoerari eta Arabako Foru Aldundiaren jarrerari eta asmoei buruzkoa.

Egoitza publikoen eredua.- Interpelazioa, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azaldu dezan Foru Gobernuak azpiegitura publikoko egoitza publikoen eredu bat sustatzeko aukeraz pentsatzen duen.

Esku-hartze Sozialeko Hirugarren Hitzarmena.- Interpelazioa, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zer asmo dituen Arabako Foru Aldundiak Esku-hartze Sozialeko Hirugarren Hitzarmenaren negoziazioari eta ixteari dagokionez.

GALDERAK

Lanbide arteko gutxieneko soldatatik behera dauden plantillak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zer balorazio egiten duen bere sailaren ardurapeko diren bi sektoretako langileen egoeraz, berriz ere lanbide arteko gutxieneko soldatatik behera geratu baitira.

Gazteen Partaidetzarako Lurralde Kontseilua.- Idatziz erantzuteko galderak, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Gazteen Partaidetzarako Lurralde Kontseiluaren funtzionamenduari buruzkoak.

Genero-ikuspegitik adikzioak prebenitzea eta haiei aurre egitea.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, genero-ikuspegitik adikzioak prebenitzeko eta haiei aurre egiteko Arabako Lurralde Historikoan Arabako Foru Aldundia egiten ari den jarduerei buruzkoa.

Kontzejuei eta toki-entitateen finantzaketari buruzko foru-arauen gaineko aurreikuspenak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kontzejuen Foru Arauari eta Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Arauari dagokienez legegintzaldi honetarako planteatutako arau-aurreikuspena ez betetzeko arrazoiei buruzkoa.

INDESA 2010 SLko Enpresa Batzordearen gutuna.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, jakiteko zer jarrera duen INDESA 2010 SLko Enpresa Batzordeak 2023ko otsailaren 6an batzarkide-taldeei bidalitako gutunean azaldutako gaiei dagokienez.

De Miguel kasua.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, “de Miguel” kasuaren epaiari eta kuadrillek bilbe horretako enpresa batekin duten harremanari buruzkoa.

Otsoen erasoak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoan otsoek abereei egindako erasoen gorakadari buruzkoa.

Maturan eta Uribarri Ganboako ur-adarretan egindako ehiza-uxaldia.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2019ko abenduaren 14an Maturanan eta Uribarri Ganboako urtegiko ur-adarretan egindako uxaldian ehizari buruzko martxoaren 17ko 2/2011 Legearen aurkako ustezko zenbait arau-hauste egin ondoren sailak zehapenak izapidetu ez izanari buruzkoa.

Elikadura-sistema jasangarria.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak elikadura-sistema jasangarri baten alde egiten dituen jarduerei buruzkoa.

Mendixurren egindako ehiza-uxaldia.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2019ko abenduaren 14an Mendixurren egindako ehiza-uxaldiari buruzkoa.

Errepideen soinu-efektua minimizatzeko neurriak.- Batzordean erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Araban garraio-azpiegiturek duten soinu-efektua minimizatzeko neurri zuzentzaileen berri izateko.

Samaniegoko egoitza eraberritzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Samaniego egoitzaren eraberritzeari buruzkoa.

Zabalbide etxebizitza komunitarioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Izarra udalerriko Zabalbide etxebizitza komunitarioari buruz.

Erregaien deskontua itzultzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, errepideko garraio profesionalerako litroko hogei zentimoko deskontua itzultzeari buruzkoa.

Itxarote-zerrendak adineko pertsonen arloan.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, adineko pertsonen arloan dauden itxaron-zerrendei buruzkoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Zabalbide etxebizitza komunitarioa.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, adinekoen arretarako Gorbeialdeko Kuadrillan dauden egoitza pribatuetan 2021etik gaur egun arte egindako ikuskapen-akten kopia eskatzekoa.

Ehiza-uxaldia.- Informazio-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren Zuzendaritzaren azaroaren 10eko 3983/2022 Ebazpenari eta 2019ko abenduaren 14an egindako ehiza-uxaldiari buruzkoa.

Energia-komunitateak sustatzea.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, energia-komunitateak sustatzera bideratutako Komunitateko Transformazio Bulego bat sortzeko dirulaguntza-deialdira Aldundiak aurkeztutako txostena eta espedientearen kopia eskatzekoa.

Lakua eta Zadorra egoitzen itzulketa-eskubidea.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Lakua eta Zadorra egoitzen itzulketa-eskubidea baliatzeko aukerari buruzko zenbait txostenen kopia eskatzekoa.