Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Galdakaorako autobus-zerbitzua.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiaraldeko herritarrek Galdakaoko Ospitalerako joan-etorri zuzeneko zerbitzua izan dezaten.
Gardentasuna eta informazio publikoa eskuratzea.- Mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, gardentasuneko eta informazio publikoa eskuratzeko prozedurak hobetzeko.
Oinarrizko elikagaietako BEZa jaistea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, oinarrizko elikagaietako BEZa jaitsi izanaren ondorioei buruzkoa.
Uraren tarifikazioa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako ur-partzuergoetan etxeko biztanle kopuruaren araberako tarifikazio-sistema progresiboak ezartzea sustatzeko, familietan gainkostu bidegabeak saiheste aldera.
Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zerga.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, bermatzeko Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zerga Arabako Lurralde Historikoan aplikatzen dela 2022ko ekitaldiaren aitorpenari dagokion hurrengo zerga-kanpainan.
Lakua eta Zadorra egoitzak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Lakua eta Zadorra egoitzak eraikitzeko eta mantentzeko kontratuei buruzkoa.
Zerga-erreforma.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, zerga-erreformaren beharrari buruzkoa.
AGERRALDIAK
Galdakaorako autobus-zerbitzua.- Agerraldi-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiaraldeko herritarrek Galdakaoko ospitalerako zuzeneko autobus-zerbitzua ahalik eta lasterren izan dezaten sailaren jarreraren berri emateko eta, hala badagokio, egindako kudeaketen berri emateko.
Agerraldi-eskaera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, azken egunotan Aiaraldetik Galdakaoko ospitalerako zuzeneko autobus zerbitzua eskatzeko Amurrio eta Laudioko udalbatzek onetsitako mozioen inguruan Foru Gobernuak daukan jarrera azaltzeko.
Energia Berriztagarrien LPSa.- Agerraldi-eskaera, Nekazaritza Saileko diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Energia berriztagarrien lurralde-plan sektorialaren aurrerapenak Araban aurreikusten duen garapenaren aurrean Nekazaritza Garapen Zerbitzuak egindako txostenaren inguruko azalpenak emateko.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardunbide egokien egiaztapenak.- Agerraldi-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, informatzeko nola jardun behar duen nekazaritza eta abeltzaintzako jardunbide egokien egiaztapenei dagokienez eta zer baliabide dituen egiaztapen horiek egiteko.
Jugalez ibaiaren emari ekologikoa.- Agerraldi-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, azal dezan betetzen ari ote den Jugalez ibaiaren emari ekologikoa Ozio eta Bergantzu inguruan, eta ibaiko fauna zer egoeratan dagoen inguru horretan egun.
Galdakaorako autobus-zerbitzua.- Agerraldi-eskaera, Arabako Pentsionistak Lanean elkarteak agerraldia egin dezan Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, azaltzeko Aiaraldeko Kuadrillatik Galdakaoko ospitalera zuzeneko autobusa jar dezan Arabako Foru Aldundiari egin dion eskaera.
Zaintza Babesten.- Agerraldi-eskaera, Zaintza Babesten federazioko ordezkariek agerraldia egin dezaten Gizarte Ongizateko Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, federazio berri horretan egiten den lanaren eta duen helburuaren berri emateko.
Uraren kanona.- Agerraldi-eskaera, UAGA Nekazaritza Sindikatuko ordezkariek agerraldia egin dezaten Nekazaritza Batzordean, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, uraren kanonari eta labore ureztatuen ezarpenari eta gehikuntzari buruzko informazioa emateko.
Goiaingo ingurumen-egoera.- Agerraldi-eskaera, Araba Garapen Agentziako zuzendari kudeatzaileak agerraldia egin dezan Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko bere iritzia eta zer aurrerapen egin den gaur egun arte Goiainen dagoen ingurumen-egoera hobetzeko lehen lan-mahaiaren bileraren ondoren.
Agerraldi-eskaera, Legutioko udaleko alkateak agerraldia egin dezan Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko bere iritzia eta zer aurrerapen egin den gaur egun arte Goiainen dagoen ingurumen-egoera hobetzeko lehen lan-mahaiaren bileraren ondoren.
Agerraldi-eskaera, Herriak Bizirik plataformako zenbait kidek agerraldia egin dezaten Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, azaltzeko beren iritzia eta zer aurrerapen egin den gaur egun arte Goiainen dagoen ingurumen-egoera hobetzeko lehen lan-mahaiaren bileraren ondoren.
Egoitza eta etxebizitza pribatuen hitzarmena.- Agerraldi-eskaera, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek Gizarte Ongizate Batzordean agerraldia egin dezaten, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, egoitza eta etxebizitza komunitario pribatuen hitzarmenaren negoziazioa zer egoeratan dagoen informatzeko.
GALDERAK
Mendi Zerbitzuko burua.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022an kargutik kendu zuten Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuko buru Ibai Porturi buruzkoa.
Arabako Ur Partzuergorako izen komertziala.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Ur Partzuergoa - Consorcio de Agua de Álava identifikatuko duen izen edo marka komertzial bat aurkitzeko azterlanari buruzkoa.
Mahastizaintzaren sustapena.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, “Mahastizaintza-sektorea sustatzeko plana” eta “Mahastizaintza-sektorea sustatzea” izeneko 2022ko aurrekontu-partidei buruzkoa.
Etxeetako elikagai-hondakinak.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak aurkeztua, Arabako etxeetako elikagai-hondakinen egoera eta kopuruaren inguruko datuei buruz.
2017ko neurri fiskalen ebaluazioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2017ko zerga-erreforman erabakitako neurriei buruz egiteke dagoen ebaluazioaren ingurukoa.
Adineko pertsonentzako baliabideetako itxarote-zerrendak.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Guardia-Arabako Errioxako Arabako Mendialdeko eta Añanako Kuadrilletan adineko pertsonak artatzen dituzten zenbait baliabideren itxaron-zerrendei buruzkoak.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Euskarazko jarduerak.- Informazio-eskaerak, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Ignacio Aldecoa kultur etxean eta Arabako museoetan eskaintzen diren euskarazko jarduerei buruzkoa.
Indesa 2010eko bileren aktak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 30era bitartean egin diren Indesa 2010 sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiaren eta Administrazio Kontseiluaren akten edo akten zirriborroen kopiak eskatzekoa.
Urbide ur-partzuergoa.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Ur Partzuergoa – Urbide-ri buruzkoa.
Ehiza-uxaldiak Uribarriko urtegiko ur-adarretan.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera Uribarriko urtegiko ur-adarretako nazioarteko garrantziko Ramsar hezegunearen esparruan ehiza-uxaldiak baimendu dituzten espediente guztien zerrenda eta kopia eskatzekoa.
Arabako Ur Partzuergorako izen komertziala.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Ur Partzuergoa - Consorcio de Agua de Álava identifikatuko duen izen edo marka komertzial bat aurkitzeko azterlanaren kopia eskatzekoa.
Vital Fundazioa. Arabako Errioxako ardoaren sustapena.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, “Vital Fundazioa. Arabako Errioxako ardoaren sustapena” izeneko partidaren hitzarmenaren eta haren kontura egindako ekintzen kopia eskatzekoa.
Turismoaren mahaien aktak.- Informazio-eskaerak, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Turismoaren Mahaiaren 2019ko irailetik gaur egun arteko akten eta Aiaraldeko Turismoaren Mahaiaren 2020ko irailetik gaur egun arteko akten kopia eskatzekoak.
Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea elkartea.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, “Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea elkartea” izeneko partidaren hitzarmenaren eta haren kontura egindako ekintzen kopia eskatzekoa.
Gaubean eta Erriberabeitian mugikortasun jasangarriko ingurumen-azpiegituren eta irtenbideen proiektua.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gaubean eta Erriberabeitian mugikortasun jasangarriko ingurumen-azpiegituren eta irtenbideen proiektua gauzatzeko dirulaguntza-eskaerari buruzkoa.