Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
MOZIOAK
Paisaia Natural Babestuak izendatzea.- Mozioa, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean eztabaidatzekoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzari Gorobel mendilerroa eta Arabako Errioxa eremuak Paisaia Natural Babestu izenda dezan eskatzekoa.
Langile autonomoei PFEZaren aitorpenetan laguntzea.- Mozioa, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean eztabaidatzekoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak langile autonomoei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren beren aitorpenak egiten laguntzekoa.
AGERRALDIAK
Etxeko Hondakinen Inbentarioa.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Lurralde Historikoko Etxeko Hondakinen 2021eko Inbentarioaren gaineko argibideak emateko.
Saien populazioaren beherakada.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Valderejoko Parke Naturaleko sai arrearen populazioaren beherakada kezkagarria baloratzeko eta haren inguruko argibideak emateko.
Hiri Hondakinen Behatokiaren txostena.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuk agerraldia egin dezan, Arabako Hiri Hondakinen Behatokiaren 2021eko txostenaren emaitzen inguruko azalpenak emateko.
Larrialdien Planaren eguneratzea.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Lurralde Historikoko Emergentzia Planaren eguneratzeari buruzko azalpenak emateko.
Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoko Langileen Batzordeak agerraldia egin dezan Lurralde Orekaren Batzordean, zerbitzuaren egungo egoera aztertzeko.
Tren publiko eta sozialerako proposamena.- Agerraldi-eskaera, Araba Tren Sozialaren Alde plataformako ordezkariek agerraldia egin dezaten Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Batzordean, ibilbideen azterketaren proiektua eta Burgosen, Araban eta Nafarroan tren publiko eta sozial bat eratzeko proposamena azaltzeko.
INTERPELAZIOAK
Ustelkeria prebenitzea.- Interpelazioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko zer asmo duen Arabako Foru Aldundiak ustelkeria prebenitzeko eta gardentasuna bermatzeko, Foru Aldundian eta foru-sektore publikoan zein haien kontratazio guztietan, bai eta irregulartasunak salatzen dituzten pertsonak babesteko ere.
Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zerga.- Interpelazioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, azalpenak eman ditzan Arabako Lurralde Historikoan Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zerga aplikatzeari buruz.
Zerbitzu soziosanitarioak hobetzea.- Interpelazioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, jakiteko ea asmorik edo xederik duen Eusko Jaurlaritzari helarazteko Araban ematen diren zerbitzu sanitario eta soziosanitarioak hobetzeko eskakizuna, eta, hala bada, zer zentzutan.
Energia-komunitateak garatzea.- Interpelazioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, diputatu nagusiari zuzendua, komunitate energetikoak garatzeari buruzkoa.
GALDERAK
Gizarte Zerbitzuak behin-behinean mantentzea.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, 904/2016 Erabakiaren luzapenari buruzkoa. Erabaki horren bidez, Aldundiak eta 20.000 biztanletik beherako udalerriek gizarte-zerbitzuak behin-behinean mantentzea onetsi zen.
Euskararen balorazioa enplegu-eskaintza publikoetan.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundia zein haren mendeko erakundeak egiten ari diren behin-behineko langileak egonkortzeko prozesuetan zein enplegu-eskaintza publikoetan euskararen ezagutzari ematen zaion balorazioari buruzkoa.
Ustelkeria-kasua.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Arabako EAJko zenbait goi-kargudun ohi ukitzen dituen ustelkeria kasu larriari buruzkoa.
Nazioarteko Harrera Zentroa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Araban jartzea aurreikusita dagoen Nazioarteko Harrera Zentro berriaren inguruan uztailetik hona egindako gestioei buruzkoa.
Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, diputatu nagusiari zuzendua, Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoa abian jartzeko orduko atzerapenari buruzkoa.
Intsinis pinuaren eta artearen baso-masak.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, jakiteko nolako egoeratan dauden Kuartangon, Gaubean eta Badaia eta Arrato mendietan kaltetutako intsinis pinuaren eta artearen baso-masa handiak.
AFAk jabetzan edo alokairuan dituen higiezinak edo orubeak.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, AFAk jabetzan edo alokairuan dituen higiezin eta orubeei buruzkoa.
Eskola-kirola.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, eskola-kirolaren egoerari buruzkoa.
Zerga-bilketa 2022an.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoan 2022an izandako zerga-bilketari buruzkoa.
Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoari buruz.
Mendekotasunaren eta desgaitasunaren arretarako zerbitzua.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, mendekotasunaren eta desgaitasunaren informazio-, diagnostiko- eta orientazio-zerbitzuaren egungo plantillari buruzkoa.
Frankismoak jazarritako pertsonei buruzko azalpena.- Idatziz erantzuteko galdera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua
diputatu nagusiari zuzendua, frankismo garaian jazarritako talde sozialek jasandako errepresioari buruz Probintzia plazan jarri den argazki-erakusketaren gainekoa.
Txakolinari buruzko informazioa.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren webgunean “Txakolina” epigrafean emandako informazioari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Ur-partzuergoen akta eta txostenak.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Sailak parte hartzen duen ur-partzuergo guztien ekitaldi-itxierako aktak eta txostenak eskatzekoa.
3983/2022 Ebazpena.- Informazio-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailaren zuzendaritzaren azaroaren 10eko 3983/2022 Ebazpenari buruzkoa.
Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa.- Informazio-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Foru Suhiltzaileak Erakunde Autonomoari buruzkoa.
Bizikletaren Arabako Estrategia.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatu, Bizikletaren Arabako Estrategia azaltzeko urtarrilaren 16ko batzordean erabilitako Power Point aurkezpenaren kopia eskatzekoa.
Enargiren administrazio-kontseilua.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Enargi sozietate publikoaren 2022ko azaroaren 29ko administrazio-kontseiluaren aktaren kopia eskatzekoa.
Mahats-ekoizpenari buruzko txostena.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Errioxako ardotarako mahatsaren ekoizpenari buruzko 2021-2022 aldiko txostenaren kopia eskatzekoa.
Renferekin sinatutako hitzarmena.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoa eta haren hiriburua sustatzeko Renferekin sinatutako hitzarmenaren kopia eskatzekoa.