Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU-ARAUAK
Mendiei buruzko Foru Araua.- Foru-arau proiektua, Arabako Lurralde Historiko Mendiei buruzko 11/2007 Foru Araua aldatzekoa. Presako prozeduraz izapidetuko da.
Arreta soziosanitarioa.- Foru-arau proiektua, arreta soziosanitariorako Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmena berrestekoa.
DEKRETU ARAUEMAILEA
Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga.- Presa fiskaleko 12/2022 dekretu arauemailea, Foru Gobernu Kontseiluarena, abenduaren 27koa, zeinaren bidez onesten baita Hiri-lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren foru-arauaren testu bateginaren aldaketa (irailaren 29ko 4/2021 Foru Dekretu Arauemailearen bidez onetsi zen foru-araua).
MOZIOAK
Gasteizko Mendiak parke naturala.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizko Mendiak parke natural izenda daitezen eskatzekoa.
Ardoaren Etxea.- Nekazaritza Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ardoaren Etxearen eginkizunei buruzkoa.
AGERRALDIAK
Ekonomia-Itunaren Bitariko Batzordea.- Arabako diputatu nagusiaren agerraldia, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuarekin batera, informazio-bilkuran, 2022ko abenduaren 27an egindako Ekonomia Itunaren Bitariko Batzordearen bileran hartutako erabakien gaineko argibideak emateko.
Urbide ur-partzuergoa.- Agerraldi-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiak agerraldia egin dezan Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza eskubideen Batzordean, Urbide ur-partzuergoari buruzko azalpenak emateko.
Alfredo de Miguel.- Presako agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiak agerraldia egin dezan, Eusko Jaurlaritzak Alfredo de Migueli ematen dizkion erantzukizun instituzionalei buruzko bere balorazioaren berri emateko.
Ibermática.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Ibermática enpresako ordezkariek agerraldia egin dezaten, plantilla zein egoeratan dagoen azaltzeko.
Aiarako Suhiltzaile Etxea.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiarako Suhiltzaile Etxeko sei dotazio-buruek agerraldia egin dezaten Lurralde Orekaren Batzordean.
Berdintasunerako Foru Plana.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariak agerraldia egin dezan, Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Plana (2022-2026) aurkezteko.
INTERPELAZIOA
Egoitza-kontratuetako itzulketa-klausulak.- Interpelazioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, jakiteko bere sailak asmorik duen kontratuetan dauden itzulketa-klausulak gauzatzeko hartara Lakua eta Zadorra egoitzak GOFEren jabetzakoak izan daitezen.
GALDERAK
Kreditu – transferentziak.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 67.000 euroko kreditu-transferentzia Markak, Diseinuak eta Babesak izeneko partidara bideratzeari buruzkoa (Foru Gobernuaren abenduaren 13ko 766/2022 Erabakiaren bidez onetsi zen kreditu-transferentzia).
Eurovelo 1 bide-berdea eraikitzea.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, EuroVelo 1 Europako ibilbidearen barruan Agurain-Irurtzun tartea egiteko Eusko Jaurlaritzari milioi bat euroko zuzeneko dirulaguntza emango diola Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak iragartzeari buruzkoa.
Upategietan euskara sustatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Errioxako upategietan euskararen erabilera sustatzeko ekimena gauzatuko duen enpresa kontratatzeari buruzkoa.
Gazteen Partaidetzarako Lurralde Kontseilua.- Idatziz erantzuteko galderak, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Gazteen Partaidetzarako Lurralde Kontseiluari buruzkoak.
Biosegurtasunaren arloko laguntzak.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, biosegurtasunaren arloko inbertsio-proiektuetarako estatu-laguntzen deialdiari buruzko ebazpenaren berri izateko.
Arabako Errioxako LPPa.- Idatziz erantzuteko galdera, diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Errioxako lurralde-plan partzialaren aurrerapen-dokumentua egiteko prozedura zein puntutan dagoen jakiteko.
Berdintasunerako Kontseilua.- Idatziz erantzuteko galderak, diputatu nagusiari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Kontseiluari buruzkoak.
Varonatarren dorrea eta Jasokundearen eliza.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Varonatarren dorrearen eta Jasokundearen elizaren inguruan egin nahi diren jarduketei buruzkoa, Diputazioaren edo Heraldika Museoaren jabetzakoak diren armarrien kokapenari dagokionez.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Urbidek azpikontratatutako enpresak.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, URBIDEk azpikontratatutako enpresei buruzkoa.
Berdintasunerako Foru Plana.- Informazio-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, aste honetan Gobernu Kontseiluak onetsitako Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Planaren (2022-2026) kopia eskatzekoa.
Varonatarren dorrea eta Jasokundearen eliza.- Informazio-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Varonatarren dorrearen eta Jasokundearen elizaren inguruan egin nahi diren jarduketei buruzkoa, Diputazioaren edo Heraldika Museoaren jabetzakoak diren armarrien kokapenari dagokionez.