Gaur goizean Mahaia bildu da aurkeztutako gaiak izapidetzeko - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Gaur goizean Mahaia bildu da aurkeztutako gaiak izapidetzeko
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga.- Foru-arau proposamena, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 42/1989 Foru Araua, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren 45/1989 Foru Araua eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren 44/1989 Foru Araua aldatzekoa.
MOZIOAK
Ariaren prezioaren gorakada.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, energia-horniduraren prezioen gorakadak eragiten dituen kalteei buruz.
Mahatsaren prezioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, mahatsarentzat ekoizpen-kostuaren gainetik dauden prezioak bermatzeko eta upategiek zer preziotan erosten duten kontrolatzeko Nekazaritza Sailak duen asmoari buruz.
Basogintzaren sektoreko langileen segurtasuna.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, basogintzaren sektoreko langileen segurtasun eta osasun arloan indarrean den legeria zorrotz bete dadin, bereziki AFArekin lotutako kontratuetan, eta Aldundiak betetze hori hobeto kontrolatu dezan.
AGERRALDIAK
Mahastiaren laborantzaren kostuak.- Nekazaritza Saileko foru diputatuen agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, Arabako Errioxako mahastiaren laborantzaren kostuei buruz egindako txosten teknikoa azaltzeko.
Gizarte Esku Hartzearen hitzarmena.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek ESK, LAB, CCOO eta ELA sindikatuen agerraldia eskatu dute, Gizarte Ongizate Batzordean, azaldu dezaten Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmenaren negoziazio-prozesua.
GALDERAK
Arkeologia-lanak Billodako zubian.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Billodako zubian egin beharreko arkeologia-lanei buruz.
San Prudentzio AAZIko egoitza-plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, San Prudentzio AAZIko egoitza-plazen kopuruari buruz.
Adinekoen egoitzei jarritako kexak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzuan erregistratutako Arabako adin nagusikoei arreta emateko egoitza-zentroei jarritako kexen kopuruari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Kontratua Consultores Sayma Sarekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko AMA Partzuergoaren sorrerari lotutako memoria ekonomikoa lantzeko Consultores Sayma SArekin sinatutako kontratuaren kopia.
Alegazioak eta proposamenak NPBri.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoa Nazionala egiteari begira AFAk egiten dituen alegazio eta proposamenen kopia.
Merkataritzarentzako laguntza-ildoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru diputatuari zuzendua, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan aurkeztu diren azokak, hirietako merkataritza-guneak, merkataritza ibiltaria eta merkaturatze-kalan laburrak sustatzeko laguntza-ildoetara aurkeztu duren proiektuei buruz.
BESTELAKO GAIAK
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa.- Euskal Sozialistak Batzarkide Taldeak eskaera bat aurkeztu du Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordeak bisita egin dezala Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentrora.